Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Olentzero [Bertsoa]
Olentzero [Bertsoa]
		
				
		
				Dokumentu-mota: 
		Bertso-papera 
		
		
						Argitalpen data: 
		1930-00-00 
						
		Kokapena: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
SARRERA
Emen eldu gerade
berri on batekin:
gure enbajadore
Olentzerorekin;
iriyak eta astuak,
beuden karruakin,
ezin karriaturik
sagi arduakin.
ERESKITXOA
Orra, orra, :
gure Olentzero:
ixerita dago,
pipa muturrian,
arrautzatxuakin
kapoi pariakin,
bigar merendatzeko
botii-arduakin.
ERESKITZAK
I
Olentzero juan zaigu
mendira lanera,
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu zuenian
Jesus jayo zala
laisterka etorri zan
parte ematera.
II
Olentzero guria
egarriyak dago:
amar libra bakallo
tragatu eskero.
Oyatu nai nuke
sobraturik bayuke;
andriak ezan diyo
Ier egin biar yuke.
III
Iñola ezin degu
Olentzero ase:
osorik jan dizkigu
amar zerri gazte,
odolki ta solomo,
makiña bat este.
Jesus jayo dalako
Kontsola zaitezte.
IV
¡Agur, jende noblia,
gaurko alegriya!
Argi egiten dago
gure ilargiya.
Adoratu ditzagun
Jose eta Maria;
aingeruak kantatzen
diyote gloriya.
Olentzero [Bertsoa]
		
				
		
				Dokumentu-mota: 
		Bertso-papera 
		
		
						Argitalpen data: 
		1930-00-00 
						
		Kokapena: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Ikusi dokumentuak:
| xdz5_btx_001237.tif | 
xdz5_btx_001237.tif
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
