Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Kanta zahar bat [Bertsoa]
Kanta zahar bat [Bertsoa]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Dokumentu-mota:
Bertso-papera
Argitalpen data:
1930-00-00
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Emen eldu gerade
estu eta larri:
Maria penaz dago
guztiz urrikari.
Munduaren jabia
ez dauke non jarri;
¡ez du aunditasunik
zerutik ekarri!
II
Jesus larrugorrian
aiziak oztutzen,
astuak eta iriyak
daukate berotzen.
Aren ama gaxtia
areri begira
aren begi ederrak
an postutzen dira.
III
Herodes erregiak,
¡infame paltsua!
nai izan zion kendu
aurrari lepua.
Alperrik egingo dek
oraingo asmua;
ez dek engañatuko
gure Jaungoikoa.
IV
Orra, guk, kantatu
alegriyaren portuna:
orain ¿nor ote da
borondateduna?
Denak emen dakargu
boltxa txiki bana;
zuben etnanarekin
denak konten gera.
Kanta zahar bat [Bertsoa]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Dokumentu-mota:
Bertso-papera
Argitalpen data:
1930-00-00
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
xdz5_btx_001237.tif |
xdz5_btx_001237.tif
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra