Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Bertso Berriak Xenpelarrek jarriak [Mila zortzirehun hirurogeita hau zazpigarren urtia] [Bertsoa] / Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar"
Bertso Berriak Xenpelarrek jarriak [Mila zortzirehun hirurogeita hau zazpigarren urtia] [Bertsoa] / Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Dokumentu-mota:
Bertso-papera
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1
Milla zorzireun iruroguei ta
au zazpigarren urtia,
Cristo cerutic jechi zanetic
oneraño bitartian:
Iru Obispoc pasatu duten
martiriyuaren fuertia,
penagarriya izan da oyen
munduco errematia.
2
Baten bicitza canta dezadan
au da bigarren bersoa,
Elorrioco naturala da
Valentin Berriochoa:
Aita ta ama Vizcayan daude
semia an ill da gaisoa;
salbagietan cumplitu zayo
eriotzaco plazoa.
3
Amairu urtetic amabostera
estudiyoac icasi,
guero aitaren oficiyoa
eracusten zuten asi:
Gogua ceucan apaiz eguin da
nayago zuela bici,
[tormetu guchi mundu onetan]
eztu beragan icusi.
4
Berroguei urte orain cituen
guertatu balitz biciric,
ogueita zazpi lendabicico
estudiatzen asiric:
Seminario batera joan zan
carnintero icasiric
negarrez nabill aren pausoac
eciñ adieraciric.
5
Seminario eder batian
Logroñon apaiz eguiña,
beste guztiac bañan lenago
icasiric esamiña:
Buru abilla izanic eta
fede santuraco fiña,
negarrez urtu leiteque artaz
acordatu baguiña.
6
Oguei ta lau urte cituen
etzeucan raemori illa,
colegioco maisuac beciñ
estudiante abilla:
Obispo jaunac ezaguturic
justua eta humilla,
aguindu zuen meza eman ta
erretiratu cedilla.
7
Goicero laurac jotzian meza
eman ta confesiyora,
barau eguiñez obra onetan
pasatzen zuen dembora:
Pobreric iñoiz etorzen bazan
esquian atai ondora
bere oguia ari eman ta
debociyua gogora.
8
Logroñon meza eman zuen ta
Elorriora etorri,
predicatzen ta confesiyuan
bere errian zan jarri:
Azpeitiyaco San Ignaciyon
visita eguin du sarri,
azqueneraco arren pausoac
ciraden lastimagarri.
9
Suertatu da gure Valentin
San Ignaciyon sartzia,
pentsatu zuen ango Padriac
advertencian artzia:
Nola nai zuen Santo Domingoc
[ceucan jantzia jartzia
ta favore eguingo]
albazuen ecartsia.
10
Ango padriac maite izanic
ipini zuan contuan,
aguindu ciyon sartu cerilla
Ocañaco comentuan:
Bide guciyan esquian joan zan
gabac ascotan campuan,
bere gorputza azotatuz
allegatsen zan lecuan.
11
Allegatu zan Ocañara ta
emau citoyan jansiya,
berac naisuen gorputsarentsat
alaeo penitenciya:
Munduco gausa gustiyac beti
alde batera utsiya,
neque trabaju nai gabietan
artu du pacientzija.
12
Gure Valentin Berriochoac
eguiñ cioten pausoac,
consideratsen jarri ezquero
dirade lastimosoac:
Beti negarrez Jesusengana
salbadurican besoac,
aren biotza consolatsen du
Ceruco usai gosoac.
13
Pasiatsera etzan joaten
comentu lagunarequin,
echian ceucan tertulia ona
errosario birequin:
Bere gorputza martirizatzen
azote disciplinaquin
oraciyoac baliyo badu
Ceruan dago Valentin.
14
Bacardadian oneraño zan
Valentiñen historiya,
Ocañatican Manila ciran
zortzi Ministro abiya:
Barcuan ere sufritu dute
maquiñabat comeriya,
biotza penaz urtu leiteque
ez baldin bada arriya.
15
Ocañatican Manilaraño
barcuan bost illabete,
jaquiña dago izango zala
[asco] leguas aparte:
[Zortzi] Ministro oyon artian
[au] zan sobresaliente
[gure] Valentin ango maisuac
[Obispo] nombratu dute
16
Ango padriac aguindu ciyon
escubidia artseco,
predicatsen asi cedilla
cristandadian jartseco:
Confesiyo ta barau egunac
animas acordatseco,
Pecatuaren mancha Judasen
calabosuan zartseco.
17
Artua jan ta ura erari
arri gañian lo eguin;
Beti Jesusi erregututzen
gugas acordatu dediñ:
Cristandadia nai zuenari
confesioac eraguiñ,
jaquiña dago salbajiaquin
etseguala atseguiñ.
18
Erreinu artan Gobernadore
salbajien nagusiya,
Jaungoicuaren bildur gabia
Extranjeriyan aciya:
Religiyoco fede santuan
jarri nai duen guciya,
aguindu zuen plazan quentseco
espatarequin biciya.
19
Garagarren lendabicico
goiciyan ciraden asi,
arratseraco bost milletatic
etsan granorican bici:
Fede santuco cristaubat illtsen
cituenian icusi,
Valentin bere lagunetara
abiatu zan iguesi.
20
Pedro Almato eta bestia
Jeronimo Hermosilla,
guero Valentin Berriochoa
saltatu zan oben billa:
Iru Obispo juntatu ciran
ceucaten biotz humilla
ayen bicitza laister izan da
martirizatu ta illa.
21
Arrapatu ta cate gogorrez
lotuac ceuden alcarri,
iltseco eman sentenciya ta
carcela banetan jarri:
soldatu tropa baten erdiyan
guero plasara ecarri,
espatarequin lepoac mostu
discate lastimagarri.
22
Orretaraco escatu zuten
ordubeteco lecua
Jaungoicoari eguiñ artian
bere ofrecimentua:
Gobernadore batec eman du
pena cantidadecua.
iñor oyetas domutsen bada
bertan quentzeco lepua.
23
Iru Obispo oyen gorputzac
oguei eta lau orduan,
iduqui eta enterratuac
urricaltzeco moduan;
Orientalco provinciyan da
Jeu-dat deitsen dan lecuan
erregutsen dot ayen animac
guerta ditecen Ceruan.
24
Orra oguei ta lau bertso berri
ejemplo eder batian,
oroipengarri canta ditsaten
pecatarien artian;
Ay nere Jesus escatsen disut
graciya errematian,
comeni da ta sartu gaitsatsu
Ceruetako atian.
Bertso Berriak Xenpelarrek jarriak [Mila zortzirehun hirurogeita hau zazpigarren urtia] [Bertsoa] / Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Dokumentu-mota:
Bertso-papera
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
xdz5_btx_001238.tif |
xdz5_btx_001238.tif
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra