Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2017-10-01 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
Bertsoa entzun |
2017-10-01 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Obra besterik ez da
errepideetan
Agirre:
korri ezin eginda
nabil ni penetan
asko ikusi ditut
aspaldi honetan
hainbeste behar al da
gaur hemen benetan?
Puntua:
Bidesaria ez da
batere merkea
Agirre:
ibiltzen geranontzat
guretzat kaltea
poltsikuai egiten
zaio atakea
ni pentsatzen hasi naiz
astuan juatea.
Puntua:
Garraio publikoa
eraginkorrena
Agirre:
sarri erabiltzen det
Hernanin barrena
jendea eraman ta
bueltan dakarrena
danera ez da iristen
hori da txarrena.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra