Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2017-10-07 Zalla Txapelketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Onintza Enbeita
Bertsoa entzun |
2017-10-07 Zalla Txapelketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Onintza Enbeita
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
On. Enbeita:
Ez dakit nola zauden
gaur nerbioz lepo
karrera ein genuen
lana egiteko.
Ikastetxea txarra
bada askoz hobeto
soldata, soldata da
batekoz besteko
ta ondo etorriko zaizu
beldurra kentzeko.
O. Barroso:
Zuri aditu eta
dudak zaizkit hazi
baietz lan asko egin
ta gutti irabazi!
Klasera sartu eta
umeek garrasi
beste irakasleak
gero oihuka hasi
lanbide hau ez nuen
hortako ikasi.
On. Enbeita:
Esaten duzun ezer
ez da nobedade
nerabeak edonun
direnez nerabe
ez ikusi guztia
negatibo, grabe
zuk egizu zeurea
suabe-suabe
ta zuk aldatu eurek
zeu aldatu gabe.
O. Barroso:
Beraz ahantzirik sos
iturri, lansari
ikusten dizkiozu
alde on ugari
baina ni nola lotu
eskolan gudari
kasu egiten ere
ez bazaizkit ari
ezin zaio eman jaso
nahi ez duenari.
On. Enbeita:
Baina zeuk manejatzen
duzunez arbela
aldatu dezakezu
jarrera ustela
zuk egin zeure lana
ikasi bezela
ta inoiz badaukazu
eguna goibela
pentsa zazu besteok
langabe gaudela.
O. Barroso:
Erraten duzun horrek
pena ematen dit
ordea ez dut hori
hala den usterik.
Zuk lana nahi baduzu
handik zein hemendik
aukera ona zenuen
baitzaude askerik
hortako ez zenuen
aurkeztu besterik.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra