Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2017-10-08 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa
Bertsoa entzun |
2017-10-08 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Mila argazki dantzan
sare sozialetan
I. Ajuriagojeaskoa:
hori zabaldua da
azken urteetan
edozer ikusten da
egia esan ba bertan
ta ze igotzen dan ba
al dakigu benetan?
Puntua:
Selfiak egitea
gaur egungo moda
I. Ajuriagojeaskoa:
askorentzat bihurtu
baita hori droga
irudiak igoaz
jendea gustora
hala ere damutu
liteke gerora.
Puntua:
Dena sartu nahi dugu
pantaila batean
I. Ajuriagojeaskoa:
dana sartu nahi dugu
guk internetean
errez sartzen baikara
holako atean
baina gehiegi ere
guk dugu kaltean.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra