Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-10-08 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-10-08 Zumaia Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Ugarte, Marta
Bertsolariak / Egileak
Gabilondo, Nahikari
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Zaborretara botatzera joan zara, baina gorde egin duzu azkenean.

Deskribapena

Doinua
Apirilaren hamalaua zen
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-10-08 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Apirilaren hamalaua zen
gau euritsu ta iluna
istripu batek gure semea
ondotik kendu ziguna
eta geroztik negar hotsa det
eguneroko jarduna
madarikatuz Jokin bidetik
atera zuen laguna
nahiz ta askori gertatu zaion
guri gertatu zaiguna
minez sofatik altxatu gabe
igarotzen det eguna. (bis)

Sofak irentsi ninduenetik
pasa da nahiko denbora
eta geroztik galduak ditut
hamasei kilotik gora
nahiz eta nere malko artean
ni ez nagoen gustora
kanpora irten nahi dut hemendik
kanpora bai, baina nora?
Ta ohartu naiz inola ere
ez naiz helduko inora
lehenengo urratsa egin ezean
nere minetik kanpora. (bis)

Erabaki det hartu behar det
erosi nion maleta
ta ipini det haren arropaz
ta oroitzapenez beteta
edukiontzira heldu naiz eta
laster galdu det oreka
begiak malkoz ipini diot
maleta horri arreta.
Etxera itzuli ta utzi det berriz
armarioan gordeta
ahaztu gabe aurrera egiten
ikasi behar det eta. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra