Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-10-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-10-14 Tolosa Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Maddalen
Maia, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Betidanik nahi izan duzue enpresaburu izan. Azkenean lortu duzue zuen ametsa. Ez da espero zenuten pagotxa.

Deskribapena

Doinua
Beti penetan beti penetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-10-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Jon Maia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Arzallus:
Aspertu nintzen ni gerturatzen
fabrika beltz hoien kera
eta besteei agindu ahala
bete nahi nuen kartera
baina goizik goiz lanera eta
ongi ilunduz etxera
enpresa ondo dijoa baina
familia ahazten da.

J. Maia:
Langile nintzen garai haietan
noiznahi banuen kritika
sirena jota etxe aldera
irtetzen nintzen korrika
sindikatuan, asanbladetan
ta manifetan harrika
ta orain ez dakit nola uztartu
agintea ta etika.

M. Arzallus:
Nik ere nere etikarekin
badaukat hamaika kezka
agintzea ta besteei lana
ematen errexa ez da.
Lehen guztia genuen diru
nahia, ta dena zen festa
ta orain berriz gu bion aurka
egiten dute protesta.

J. Maia:
Protesta asko ikusten ditut
ta ulertzen ditut kostata
ni bezela zu izana zera
borrokalari pirata
lehen buzoakin ibiltzen nintzen
ta lasai hartu soldata
orain arnasa itotzeraino
estutu ohi zait korbata.

M. Arzallus:
Eta korbata estutu ahala
erdi itoan gaude gu
gure eskutan dauzkagulako
besteen lan ta enplegu.
Hala ta guztiz izan gaitezke
beste askoren eredu
ez gara bizi baina batzuei
jana ematen diegu.

J. Maia:
Krisia pasa eta gurekin
hasi da udaberria
biak ematen badizkiegu
zer jana eta irria.
Gainera eraiki liteke hola
enpresa eredu berria
barrikadaren bestaldera´re
eraikitzen da herria.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra