Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-12-02 Iruñea Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Miren, magoa zara. Gaur Aitorren herrira iritsi zara. Miren zure trikimailu guzti-guztiak agerian utzi nahian ari da Aitor.

Deskribapena

Data
1970-01-01
Doinua
Orioko balearena
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza:
Magoaren bizitza
erraza balitza
errazago entzungo
nuke zure hitza
albotik hau ta hura
mintza eta mintza
desagerrarazteko
eskatzen zabiltza. (bis)

A. Mendiluze:
Kejatu egiten naiz
txarra zeralako
nahiz hainbat trikimailu
izan aukerako
desagerrarazi nahi
saia zaite bapo
hori ere ez zaizu
ondo aterako. (bis)

M. Amuriza:
Mutikotxo bat baino
ez zara aibala!
Eta ondoan duzu
zure ama leiala
desagertzen bazaitut
nola nik nahi hala
esan dit berak doble
pagauko didala. (bis)

A. Mendiluze:
Amak beti horrela
biltzen al zaizkizu?
Haurrak desagertzeko
prest zaude beti zu
baina hori ondo lortzen
ez badezu aizu
begiren bat kolorez
aldatuko dizu. (bis)

M. Amuriza:
Laguna zintzo hitz egin
beharko genuke
begiak berdin ditut
magiaren truke
hortzak zorroztu egin
dituzunez zeuk be
untxiarena ederto
egingo zenuke. (bis)

A.Mendiluze:
Sonbreroa erosi
beharko aurrena
ze mago klase zera
hori ez duena?
Ilusionista izena
omen da honena
ba ilusio izan da
desagertu dena. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra