Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-12-02 Iruñea Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Martin, Alaia
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Buffeta duen jatetxe batean bazkaldu duzue elkarrekin. Bazkalondoan, mugitu ezinda zaudete.

Deskribapena

Doinua
Mendiko umea naiz
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Alaia Martin

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin: “Buf”eta “buf” egiten
nabil buffetean
M. Amuriza: bufanda jarri behar
zeuk´e kopetean
A. Martin: janari asko eta
prezio merkean
M. Amuriza: eskerrak heldu garen
gu gose betean!

M. Amuriza: Ogi apurrik ere
ez duzu laga ta
A. Martin: dijeritu nahi nuke
dena pixkanaka
M. Amuriza: kroketak be iruntzi
ditugu launaka
A. Martin: eta nik irentsi dut
kilo bat patata.

A. Martin: Osasunantzat ona
baita almidoia
M. Amuriza: poltsikoarentzat ez
hortxe dago goia.
A. Martin: Nik desataskatzeko
behar dut limoia
M. Amuriza: kontuak egiteko
badugu sasoia.

M. Amuriza: Jan biok egin dugu
ta ordaindu nola?
A. Martin: Nik uste dut zuretzat
egoki dagola.
M. Amuriza: Egia esan gaur ez zait
askorik axola
A. Martin: kontuz hortza artean
duzu eskarola!

A. Martin: Bai, kendu duzu bueno
geratzen da pixka`t
M. Amuriza: nahi al duzu probatu
zati hau zuk behintzat?
A. Martin: Postrerako hartuko
dut pare bat KitKat
M. Amuriza: eskerrak zeunzkadana
nik neska mizkintzat!

M. Amuriza: Ondo disimulatzen
duzu bai gosea
A. Martin: dena mitxelina da
ta dena posea!
M. Amuriza: Nahiago nuke neuk be
izan holakoxea
A. Martin: baina tripan dudana
gehiena haizea.

A. Martin: Grua deitzea ere
gaizki ez legoke
M. Amuriza: gu biok altxatzeko
hori gauza ote?
A. Martin: Hemen kokatu zaizkit
hiru eskalope
M. Amuriza: etzanda eramateko
esango nioke.

M. Amuriza: Gabonetako jada
goserik gabe gu
A. Martin: baina aperitibu
bat ein dezakegu.
M. Amuriza: Izango gara beste
guztien eredu
A. Martin: nahiz orain ezin garen
zutikan mantendu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra