Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2017-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2017-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Agirre: Saltoa egiteko
gaur ez zen eguna
A. Mendiluze: bistan da nahiko gaizki
atera zaiguna
U. Agirre: bi metrotatik egin
beharko da hurruna
A. Mendiluze: baina ez det eramango
holako laguna.
A. Mendiluze: Parapente exkaxa
zeu handiegia
U. Agirre: zu´re txikiya ez zera
hori da egia
A. Mendiluze: ta abiatzerako
jausi gera ia
U. Agirre: parapente batentzat
pisu gehiegia.
U. Agirre: Arbola hau ere dago
gaur juxtu-juxtuan
A. Mendiluze: eroriko zaigula
nere apustuan
U. Agirre: Aitor ikusten zaitut
tximuan moduan
A. Mendiluze: begira ze dardara
daukadan eskuan!
A. Mendiluze: Adarra okertu da
ia goitik behera
U. Agirre: zu´re nekin batera
behera joango zera
A. Mendiluze: nun bukatuko degun
badakit sobera
U. Agirre: ba erantzun ezazu
zerorren galdera.
U. Agirre: Nun erori geran nik
ez dakit oraindik
A. Mendiluze: ba ez zazu pentsatu
neuk badakidanik
U. Agirre: behera begiratzeak
bildurra ematen dit
A. Mendiluze: dena urrutiegi
ikusten da hemendik.
A. Mendiluze: Zeinek agintzen zidan
ze nezesidade!
U. Agirre: Neroni ere nago
galderakin grabe
A. Mendiluze: oraindik salbatzeko
aukeran hala’re
U. Agirre: lasaitu zaite Aitor
bizirikan gaude.
U. Agirre: Asko txarragoa´re
izan zitekeen ta
A. Mendiluze: bai baina irtetzea
ez nuen errenta.
U. Agirre: Atera zuk mobila
baezpa’re zer gerta
A. Mendiluze: ez dakit bateria
dagoen beteta.
A. Mendiluze: Unai onar dezagun
gureak egin du
U. Agirre: hola ibiliko gera
ai Aitor berdin gu!
A. Mendiluze: Ai inoiz konbenzitu
izan ez banindu!
U. Agirre: Hemendik joango gera
azkar, ahalegindu.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra