Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Elortza, Igor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Errepideak konpontzen egiten duzue lan. Sarritan ikusten duzue zeuen burua arriskuan. Gaur ere bide bazterrean ari zarete lanean.

Deskribapena

Doinua
Zer da gaur Donostian
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Igor Elortza

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Agirre:
Eguzkitan kiskali
ta ebitan blaitu
lantegi hontan ezin
gintezke lasaitu
errepideak txukun
hasi ta amaitu
jendearen bizitzak
hau merezi baitu
ta kotxe ero batek
eramango gaitu. (bis)

I. Elortza:
Oraintxe pasa da bat
zer esango nuke?
Txoferrak justu zeuzkan
hemezortzi urte
BMW haundi bat
aitatxoren truke
abiada bizia
hor eroan dute
ileak orraztuta
utzi dizkigute. (bis)

U. Agirre:
Herri txiki hauetan
hamaika jenio
euskaldun gazte hauekin
ez naiz oso fio.
Ehun ta hogeira badator
gazte bat dedio!
Gu bideak konpontzen
serio-serio
honi ez konponduta’re
berdin-berdin dio. (bis)

I. Elortza:
Gazteak rallyetan
beti jo ta hautsi
batek apostua jo
ta besteak eutsi.
Beste bat pasatu da
eginaz igurtzi
belozidade asko
eta garun gutxi
eurak hil daitezela
ta gu lasai utzi. (bis)

U. Agirre:
Ez naiz asko fidatzen
ustea doi-doia
hemen bada euria
harria ta lohia.
Gazte jendeak jo du
autoetan goia
nik luze eduki nahi det
holako sasoia
aurretikan atzera
pasa kamioia. (bis)

I. Elortza:
Baina beste norantza
ere hor hurrean
ta handikoak ere
datoz haserrean
beste zerbaitetara
noa beharrean
ez nukeelako gura
hementxe aurrean
lore sorta bat izan
bide bazterrean. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra