Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2017-01-08 Oiartzun Jaialdia
Gai-jartzailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Oiartzabal, Arkaitz "Xamoa"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Amonak deitu dizue Getariatik. Aitonak alde egin duela. Balea agertu omen dela portuan, eta aitonak botak jantzi, arpoia hartu eta etxetik joan dela.

Deskribapena

Doinua
Orioko balearena
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2017-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Xamoa
Nahiz ta balea dagon
hor gustora asko
gure aitona zer den
aitortu beharko
eta baleak bistan
hartzen dunerako
belaxe joango da
hura ere eskapo. (bis)

A. Egaña
Aitonak mila aldiz
ez al digu hitz egin:
“Hemen azken balea
neuk harrapatu fin”.
Seguru han dagola
puertoan, Getarin
beti gezurra zena
egi izan dadin. (bis)

Xamoa
Ta arpoia hartzea
ez da izan traba
aitona ikusten dut
soldadu gisara
baleari begira
irri ta algara
atzetikan amona
azaltzen ez bada. (bis)

A. Egaña
Hamaika batallita
dotoreak konta
orain egin nahi bere
historian kontra
hobe du bale horri
arpoirik ez bota
aitona bera bezain
flakua dago ta. (bis)


Xamoa
Egia da ez dula
lehengo giharrik
baina ni ere nago
lotsatu xamarrik
lehen gure aitona zen
ez da esan beharrik
baino gaurtik aurrera
zurea bakarrik. (bis)

A. Egaña
Amonak esan digu
“Bila joan beharko”.
Esan diot “Ederki
dabil etxez kanpo.
Alperrik esango du
hau eta halako
laster itzuli baietz
txikiteorako!”. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra