Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-01-15 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2017-01-15 Zeanuri Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Lekue, Etxahun
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gerra denboran jende asko desagertu eta hil zen. Zeanurin bertan ere izan dugu hitzaldi bat horren inguruan. Urte askoan familia askotan isiltasuna egon da eta ez dute hitzik egin nahi izan. Zuen familian ere gertatu zen. Zuen aitona badakizue hil egin zutela. Ez dakizue non dagoen edo nola hil zuten. Anaiak zarete. Etxahunek egiaren bila arakatzen hasi nahi du. Igorrek ez dauka hain garbi.

Deskribapena

Doinua
Hamalau heriotzena I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2017-01-15 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Etxahun Lekue

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lekue
Ezer jakin ezinda
horrenbeste urte
arakatu behar dogu
horixe dot uste
badodaz pistak eta
nahiko borondate
zure jarrera Igor
harrigarri jate:
jakiteak inori
ez dotso iten kalte.

I. Elortza
Badakit oin aspaldi
gure aittitte zanak
Euskadi askatzeko
hartutako lanak.
Asko dira bera lez
odoletan joanak
gorputzean daukaguz
familiko dramak
zertako behar dozuz
zehaztasun danak?

E. Lekue
Bestela ezin dalako
zauririk zarratu
aititeren hazurrak
nahi dodaz topatu.
Zuk gura dozun bide
hoberena hartu
nun dagon jakitea
tokatuko jaku
eta amamak zegatik
ez zeutsun kontatu?

I. Elortza
Niretzako kontua
ez da hazurrena
aittitten motiboak
badira problema
zer ete zan amaman
mina eta pena?
Zetan ixildu eben
esan ez zebena?
Igual hoixe galdera
inportanteena.

E. Lekue
Min hori gure amamak
ondino badeko
eta hazurren faltan
deus ez esateko
sasoia dogu geuk be
bera topatzeko
arrazoia izan leike
bat eta besteko
oin arte ixildua
kontetan hasteko.

I. Elortza
Bila joango ei zara
zelan eta nora?
Igual ailegau zeinke
aittitten zulora.
Ni gaur zelan nagoen
amama da proba
ezebe esan barik
joan jakun gora
igual neuk be behar dot
harek lez denbora.

E. Lekue
Ni pentsamendu honek
hartu izan nau sarri
aititen faltak jarten
nauelako larri.
Denbora behar dozu
nik dotsut igarri
baietza dinotset ba
zure eskaera horri
zeuk gura dozunean
laguntzera etorri.

I. Elortza
Ai Etxahun neu be zu lez
hain fuerte banengo!
Aittitteren hazurrik
ez da ez urtengo
ta orduko irabazleak
oindino dauz sendo
galdera batentzat bi
erantzun, hor bego!
Bietan zein argitu
behar da lehenengo?

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra