Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Hona jubilatu bat eta bere penak [Bertsoa] / Iñaki Murua

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Murua, Iñaki

Deskribapena

Izenburua
Hona jubilatu bat eta bere penak
Dokumentuan jasotako izenburua
Zuri, behin-behineko kontratupeko horri!
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Hona jubilatu bat eta bere penak
Data
2018-09-23
Doinua
Agur sagar beltzeran
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
9
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Orrialdeak
18
Argitalpen / inprimatze data
2018-09-23

Hona jubilatu bat eta bere penak [Bertsoa] / Iñaki Murua

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2018-09-23 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hoberenak kenduta
nagusi bareak
barraskilo, apoak
eta zizareak
ziraun, musker, satitsu,
sator, uhandreak
arrabio, txalburu
nahiz erbinudeak…
Bidea noren esku
du eskubideak?

Bale, indarrari men
egin eta kito!
ilusio gazteak
urkabean ito,
sistemak burujabe
ez zaitu begiko,
zuk bai, zuk ez, agian…
zuk duzu segiko…
Esperantza izpi bat:
deus ez da betiko!

Non da duintasuna,
non errespetua,
non da gizalegea,
bidezko tratua;
giza haragijalez
lepo merkatua,
balioek balio
arras merketua:
karnetak ziurtatzen
du eserlekua.

Bat bazen guztietan
distiratsuena
eguzkiaren pare
argia zuena,
bazekien egiten
“nirea zuena”,
zorrotza, ulerkorra
jatorra, zuzena
eta berak jaso du
ordain antzuena.

Estomago ttikia
nik ez dut maitea
ez lider antzua ez
bere elitea;
ez lerde jariorik
utikan koipea!
Baina zeinen zaila den
zerbait egitea,
lagundu nahi izanda
nola, ez jakitea.

Agur sagar beltzaran,
mahatsondo lerden,
agur irrifar xume,
begirada garden,
berdin da eme, homo,
trans edota ar den,
etekina lortzea
helburu nabarmen,
esklabotza berpiztu
behar izan arren!

Egun tristeak dira
ez gaude galako
ekaitza gure baitan
pausatu delako,
animoak ematen
dabil jende franko,
benetan ari dela
pentsatu beharko…
baina konponbidea
beti da biharko.

Bart batek telefonoz
tori xake-mate:
“Nitaz ia gehiegi
probestu zarete”.
Ez nuen ba egin nahi
inola ere kalte,
oharkabe sisteman
ni(e)re banaiz parte
ez dut onik izango
hortik irten arte.

Hona jubilatu bat eta bere penak [Bertsoa] / Iñaki Murua

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2018-09-23 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_001117.pdf

xdz5_btx_001117.pdf

Dokumentua

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra