Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Julen Arzanegi, Xabat Galletebeitia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-11-18 Berriz Txapelketa
Gai-jartzailea
Olabarria, Begoñe
Bertsolariak / Egileak
Arzanegi, Julen
Galletebeitia, Xabat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Familiako kide bat ospitalean daukozue eta denbora baterako bertan egon beharko dauela esan dautsue. Xabat, egunean ordu batzuetarako zaintzaile bat kontratatu gura zeunke. Julenek gurago dau zaintza-txandak zuen artean antolatu.

Deskribapena

Doinua
Menditarra naiz eta gogoan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Julen Arzanegi, Xabat Galletebeitia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Galletebeitia
Gure aitona ospitalean
da bihotzaren esklabu
ulerkor izan nahi nuke noski
ulerkor eta ondradu
hark bere gaitza borroka guran
gelatxo baten dihardu
baina artean Julen geuk ere
geure bizitza daukagu!

J. Erezuma
Arrazoi dozu hortan egoki
mintzatu zara laguna
ospitalean geratuko da
gure aitite kuttuna
baina baten bat kontratatzea
Xabat nun dozu zentzuna?
Harek ez deutso eskeiniko ta
guk besteko maitasuna.

X. Galletebeitia
Neuk ere hara joan nahi nuke
bisaian egin fereka
baina egunean zortzi ordutan
fabrika baten erreta
maitasuna da gauza bat baina
hara gure desoreka
gurata ere ezin eskeini
beharko lukeen arreta.

J. Erezuma
Eri dauena aitite dogu
kanpokoak zelan ez den
zertan ibili norbait kontratau
eta bazterrak nahasten?
Gazte nintzela ikasi neban
eta ez jata ahazten:
familiako odolarekin
Xabat ez dala jolasten!

X. Galletebeitia
Eta hain zuzen horrexegatik
zaintzaile baten hautua
nigatik Julen oraintxe sina
genezake kontratua
gure aitonak behar duena
da baten baten kantua
laguntza ona eta gainera
espezializatua.

J. Erezuma
Zuri lan hori egin beharra
iruditzen jatsu lartxu
baina ni aldiz gogotsu nago
eta erabat indartsu
gure aititeri egin behar dautsat
hark merezi beste kasu
ahal dozunean etorri zaitez
hemen aurkituko nauzu!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra