Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendiburu, Imanol Uria

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-11-18 Berriz Txapelketa
Gai-jartzailea
Olabarria, Begoñe
Bertsolariak / Egileak
Mendiburu, Unai
Uria, Imanol
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Unai eta Imanol, gurasoak zarie. Zuen semeari umeentzako telebisiño lehiaketa batean parte hartzeko aukera sortu jako. Zuk Unai animau egin gura dozu. Imanolek ez dau semearentzat holangorik gura.

Deskribapena

Doinua
Oihan beltzean zoinen eder den
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendiburu, Imanol Uria

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Mendiburu
Gure alabak beti izan du
izar handien tankera
ta joan nahi du telebistara
doa ETB1era
gure kasuan orain etxean
dirua ez da sobera
Beraz Imanol zalantza gabe
aprobetxatu aukera! (bis)

I. Uria
Egia da bai gure umea
dela ume mundiala
beraz aukera agertu eta
zuk baietza berehala
diruarena aipatu duzu
a ze sorpresa, aibala!
Uste al duzu ETBn asko
ordaintzen dutela ala? (bis)

U. Mendiburu
ETB1en hasi behar da
ta gero joan haratago
zeren ez pentsa presio hori
ez duela ondo jasango
gure umeak aukera bat du
ta ez dut berriro esango:
joan dadila ze ez da beti
gure umea izango. (bis)

I. Uria
Egia da bai gure ondoan
falta da denbora gutxi
ta horregatik ahal den heinean
nahi dut gurekin ikusi
eta umea den bitartean
umea izaten utzi
gure etxean hezi nahi nuke
ez ferian erakutsi! (bis)

U. Mendiburu
Horren ezkorra zaude Imanol
gaur behar nauzu gogaitu
bere ametsa telebista da
ta hori nahi du jarraitu
urteetan zehar izar bat izan
ta gero ondo amaitu
bere ametsa bizi mantenduz
berak mantenduko gaitu. (bis)

I. Uria
Baina umeen ametsa sarri
bihur daiteke problema
pentsa gainean jartzen gaudela
bizi osoko kondena!
Nagusituta edukiko du
oraindik gaurko ahalmena
eta orduan joan dadila
hori bada nahi duena. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra