Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabat Galletebeitia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-11-18 Berriz Txapelketa
Gai-jartzailea
Olabarria, Begoñe
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Galletebeitia, Xabat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Miren, autobusean zoaz eta Xabat jarri jatzu alboan. Miren, telefonoa atera dozunetik, geroago eta hurbilago sentitzen dozu Xabat. Zure telefonora begira-begira dago.

Deskribapena

Doinua
Gizona da zoroa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabat Galletebeitia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza
Lasai-lasai jarri naz
laugarren ileran
ta besoa luzatu
ahal baneu sikeran
beste garai batzutan
hor zabiltzan eran
polizia zinela
pentsatuko neban! (bis)

X. Galletebeitia
Lasai egon horretan
oker baitzaude zu
Whatsappa zabalduta
ene zenbat mezu!
Miopea naiz berez
bista daukat kexu
letra haundiagotu
ote dezakezu? (bis)

M. Amuriza
Bikoteak mobila
han hartu du tinko
ta mezu erotikoak
jarri lau ta piko
eskuzabal nau letra
handitu ta kito.
Horrelakoen faltan
al zagoz mutiko? (bis)

X. Galletebeitia
Gainera hori ikusiz
bista daukat laino
horrelako mezurik
joder, egundaino!
Zure bizitza aizu
ikusita hau, ño!
Interesgarriago da
nik dudana baino. (bis)

M. Amuriza
Nire bizitza orain
goxo xamarra da
ta zuri igarten deutsut
grisaren dardara
letrazko esaldia
beroa zan jada
audioa zelakoa dan
kontuak atara! (bis)

X. Galletebeitia
Lasai aurikularrak
badauzkat ganoraz
bete-betean sartu
naiz gaur zure frogaz
hain nengoen sartuta
ta neukan gogoaz
geltokia pasa zait
zu noraino zoaz? (bis)




Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra