Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-11-25 Igorre Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Onintza
Ibarzabal, Nerea
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotea zarie. Elkarrekin hasi zinienetik argi euki dozue ez zenduela guraso izan gura. Onintza, Nereak esan deutsu azkenaldian buruari buelta asko eman deutsazala eta guraso izan gurako leukela. Zuk Onintza ez dozu iritzia aldatu.

Deskribapena

Doinua
Beste bateko inularretan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Enbeita
Nire maitale, ohe-laguna
neure bihotzeko kidea
guztia argi geunkala eta
kontrako adibidea
honetaz berba asko egin barik
jarraitu daigun bidea
ia etorri jatsun moduan
joaten jatsun idea. (bis)

N. Ibarzabal
Baina ideak nola uxatu
halako gizarte bati
sentitzen baitut egon behar dela
zerbait nire txiki, zati
ta nahiko nuke ume txiki bat
nire besotan gizaki
beranduago gurata ere
ezingo dut erabaki. (bis)

O. Enbeita
Gizarte honek ipinten gaitu
beti ataka estuan
eta hor zagoz baietz ta baietz
nahiko jarrera prestuan.
Esan deuskuen guzur piloa
hartu behar da eskuan
beti ez dira hiru kabitzen
bi sartzen diren lekuan. (bis)

N. Ibarzabal
Gure lekua bihurtzen bada
zuretzako infernua
ba neuk bakarrik jarraituko dut
amatasun enpeinua
uxatu nahi dut eta zor hori
urrundu nahi dut mamua
ezingo baitut luzaro jasan
ez izanaren damua. (bis)

O. Enbeita
Tratamentua egin behar dozu
orain haurdun gelditzeko
bi neska gara eta guretzat
dana ez doa ederto
bitan pentsatu ta ingurura
begiratzea hobeto
pertsona asko dagoz munduan
maitasuna emoteko. (bis)

N. Ibarzabal
Ba bai bikotez alda daiteke
hori baduzu idea
baina benetan ez zen Onintza
nik neukan adibidea.
Erabakia potoloa da
zu izan zaitez librea
nik behin bakarrik esango dizut:
egin nirekin bidea. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra