Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Beñat Ugartetxea
Bertsoa entzun |
2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Beñat Ugartetxea
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Enbeita
Bizitzan ez dodanez
paterarik hartu
nik ezetz esatea
ez al da pekatu?
Gesto bategaz ezin
mundua aldatu
baietz dinotsut baina
ai, Beñat, parkatu
udaletxeari be
neuri lez eskatu. (bis)
B. Ugartetxea
Udalari eskatu
baina harek zero
ai, kiroldegi hori
obran ez balego!
Ta zutaz akordatu
gara danok gero
zuk baiezkoa esan
gozo bezain bero
gutxiago ez gendun
zugandik espero. (bis)
O. Enbeita
Gosaria eingo dabe
gurean ederto
baina zer afaltzeko
eta bazkaltzeko?
Zenbat jente dago prest
laguntza emoteko?
Nire bihotz zaharrak
leku asko deko
baina gu gitxi gara
gauzak konpontzeko. (bis)
B. Ugartetxea
Nahiz ta ez den aldatuko
igual panorama
askok jasoko dute
babes ta laztana
helduko da aitita
ume zein amama
ta ez daizu damutu
sekula emana
zuretzat izango da
hor sobratzen dana. (bis)
O. Enbeita
Mediterraneoan
ez dago izarrik
danak eroan dabez
ehun laino baltz larrik
nik hartu nei eurekaz
maitasun indarrik
baina eurek ez deukie
gurearen beharrik
Europara bizirik
heltzea bakarrik. (bis)
B. Ugartetxea
Zure azken esanak
sortu dizkit dudak
laguntza eskatzera
bainakar ardurak
zeozegatik pasatu
baitituzte mugak
ez dituzte ekarri
ezer gabe urak
euren falta dugu guk
ta gurea eurak. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra