Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-11-25 Igorre Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolariak / Egileak
Bartra, Oihana
Ibarzabal, Nerea
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Nerea zure lagun bat kartzelan dago Almerian. Bihar bisita daukazula-eta, Oihana zure lagunaren amarekin geratu zara. Eguraldi kaxkarra iragarri dabela eta bidaiarekin arduratuta dagoala esan deutsu.

Deskribapena

Doinua
Agur sagar beltzeran
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Nerea Ibarzabal

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal
Zenbat familia ta
zenbat hamarkada
hartu nahian beraien
haurren besarkada
begitan ikusten dut
daukazun ikara
biharko eman dute
euri zaparrada
tamalez hontara ere
ohitu egin gara.

O. Bartra
Baina batzuk badugu
jada nahiko adin
eta arduratuta
eguraldiakin
nola ez ote didan
honetxek eragin?
Nahiz ta hontara ere
ohitu garen arin
nik beldurra sentitzen
dut gaur bardin-bardin.

N. Ibarzabal
Ta zure beldur horrek
arrazoi bat badu
baina lasai kotxean
abilak gara gu
ta ez gara helduko
etxera berandu
nahiz eguraldi txarra
hartu gure kargu
guk behintzat itzultzeko
aukera daukagu.

O. Bartra
Itzultzeko aukera
a ze gogoeta
baina hala ere nago
nerbioz beteta
errepide izkina
bihurtuz erreka
osorik ta osasuntsu
egin zazu buelta
hurrengoan itzuli
behar duzu eta.

N. Ibarzabal
Ze gogo ikusteko
berriro laguna
nahiz bidaia bihurtu
daitekeen astuna
hilabetean behin ja
heldu da eguna
ta beretzako poltsan
sartu nahi duzuna
lehendik badaramagu
zure maitasuna.

O. Bartra
Maitasuna baduzu
besterik ez dut nahi
baina errepidea
bihurtu da etsai
lagunak zaretenez
barrukoaren dohai
ez bazarete heltzen
egon lasai-lasai
berak ulertuko du
eta nik ere bai.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra