Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Malen Amenabar

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-11-25 Igorre Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolariak / Egileak
Amenabar, Malen
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Gaur arte gogor defendatu izan dozu. Orain, zalantza sortu jatzu.

Deskribapena

Doinua
Hogei bat urte baino gehiago
Neurria / Estrofaren izena
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Malen Amenabar

Neurria:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Rutina batek zelan mugatzen
daben bizi hontan dana
azkenaldian aldatu egin da
bizi dogun panorama
arazo txiki-txikiena be
ia bihurtzen da drama
arazo bat guregana (bis)
heldu da eta hau aldatzeko
egin behar dogu lana
ze ondo dakit azkenaldian
horren ondo ez doana
geure arteko harremana.

Lehenago beti ibilten ginen
maitekiro ta xirrika
lanetik urten ta elkarrengana
joaten ginen korrika
ta orain dana dogu problema
jarrera txar ta kritika
gure arteko ika-mika (bis)
ezin da parau eta horrela
doa egunero kronika
apustu bat ein genduan baina
berak be ondo daki ta
hobeto dana utzita.

Eta biontzat izan behar da
amaiera hori kolpea
erabakia hartuta dago
beraz oraintxe bakea
zeren bajatzen joan da aspaldi
bizian kalitatea
berez pertsona maitea (bis)
dot eta opa deutset bizitza
eder ta ona eroatea
hau amaituta itxi behar dogu
bizitza hontako atea
eta zabaldu bestea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra