Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Onintza
Galletebeitia, Xabat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Euskara hutsean idazten daben bi komunikabidetako zuzendariak zarie. Diru-kontuetan estu ibili zarie beti eta diru laguntza publikoak be geroz eta txikiagoak dira. Xabat, diru laguntza publikoak handitzea eskatzearen aldekoa zara. Onintzak, ostera, irakurleen diru-ekarpenekin bakarrik egin gura leuke aurrera.

Deskribapena

Doinua
Menditarra naiz eta gogoan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Galletebeitia
Azken aldian irakurleak
nahiz ta joan diren puzten
agintariek horren ordainik
ez digute erakusten.
Argian gaude gogor lanean
ta daukagunari eusten
ta tunelaren amaieran nik
ez dut argirik ikusten.

O. Enbeita
Zenbakiei eutsi ezinda
gagoz horrenbeste talde
eta orain be ez dago asko
lehen emon ez badabe.
Pentsau egizu diru-laguntzak
ez dira inoiz debalde
baietz eskatu gero idaztea
euren politiken alde.

X. Galletebeitia
Editoriala aukeratuta
horri nahi diogu heldu
jakin dakigu goiko horiek
baina zer duten eredu.
Nahiz ta eskatu, ezetza jaso
daiteke, gertu gaude gu.
Baina ez digute inoiz emango
eskatzen ez badiegu.

O. Enbeita
Beti eskean ibiltzea be
frustragarria da, hara!
Berrialagun bila joaten naz
ni sarritan herritara.
Gorantza barik nik beherantzago
luzatzen dot begirada
irakurlerik ez badaukagu
norentzako ari gara?

X. Galletebeitia
Berrialagun zein Argiako
irakurlea da berdin.
Hemen eskean gu ez gabiltza
beste batzuek bezain fin
baina ohartu beharko dute
ez duten arren atsegin
hemen berdinek ezin dutela
esfortzu guztia egin.

O. Enbeita
Pegatinak ta pinak saltzea
guretzat langintza ohiko
baina ez gara karidadetik
bizi izango betiko!
Goitik beherantza aurten ez jaku
gauza handirik etorriko.
Euskaraldian ibili dira
aurtengoagatik kito.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra