Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Miren Amuriza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Amuriza, Miren
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Preso dagozan Altsasuko gazteen lagunak zarie. Miren, zu itxaropentsu zagoz eta uste dozu berandu barik askatuko dabiezela. Enekok aldiz ez dauko ezelako esperantzarik justizian.

Deskribapena

Doinua
Beste bateko inularretan
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Miren Amuriza


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza
Nahiz eta euren kontra oldartu
justiziaren balantza
gure lagunei kondenak moztu
egingo deutsiez antza.
Baietz etorri guk uste baino
askoz lehenago etxerantza.
Eurek horixe falta dabe ta
ez daigun galdu esperantza. (bis)

Abarkas
Baina esperantza guk mantentzeko
ba al da aski motibo?
Nahiz orain gutxi Madril aldetik
Euskal Herrirantza igo.
Zelako mina sortu omen zuten
diote behin ta barriro
eta jakizu euren lagunen
kontra ez dabe egingo. (bis)

M. Amuriza
Aitatu izan deutsut sarritan
harrera antolatzeko
beste hamaika presori egin
izan deutsien antzeko.
Hogeita hamarrak ez doguz eta
laurogeikoak lez lepo.
Ez ote gara gazteegiak
hain ezkorrak izateko? (bis)

Abarkas
Bai baina kontra nola ditugun
lege, orden eta arau
oraindik zeldan preso dituzte
gure lagun ta enparau.
Nahiz etxeratu behar direla
amets egin hamaika gau
fantasiatzen ez dut hasi nahi
realitatea da hau. (bis)

M. Amuriza
Hurrengo astean goaz bisitan
geure lagunen defentsan.
Lokutorioan egongo dira
milaka ideia errez han.
Esango dabe: “zer uste dozue?
Zer agertzen da ba prentsan?”
Barkatu baina nik ezin deutset
etsita gaudenik esan. (bis)

Abarkas
Zuk badakizu etsigarria
berez badela kartzela
nik animatu nahian egin dut
ez dakit zenbat gaubela.
Eta bisitan joango gara
beste askotan bezela
eta guztiei esango diet
herria eurekin dela. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra