Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Galletebeitia, Xabat
Lekue, Etxahun
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotea zarie. Gabon zaharretako familiakoen afarian jende asko batzen zarie urtero. Etxahun zuk gorroto dozuz holako ospakizunak. Xabatek, barriz, ondo baino hobeto pasetan dau beti. Etxahun, denbora daroazu Xabati keinuka, joan gura dozula adierazteko. Xabatek ez dau seinale bat bera be jasoten.

Deskribapena

Doinua
Durangotik gorako
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Etxahun Lekue


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lekue
Osabak kontatu dau
betiko kontua
ein dot nik hemendik ja
joateko hautua.
Xabat belaunburua
dozu urratua
ta nire zapata da
ez hemen katua
*hor nire zapata da
eta ez katua!

X. Galletebeitia
Belaunaz ta buruaz
denarekin gai zu
eta lerroartean
ez ote naiz maisu?
Keinuka ari zara
etengabe, aizu!
Eztarrian zeozer
trabatu al zaizu? (Bis)

E. Lekue
Bai zure familia
da nik dodan traba.
Txanpainik ez dau eta
hartuko dot cava
kortxoa botako dot
neure begitara
ia eroaten nozun
urgentzietara. (bis)

X. Galletebeitia
Txanpan boteila hartu
eta kendu tapa
begietara bota
ideia aparta!
Farmazialaria naiz
gainera galanta
ta lasai gure aita
medikua da ta. (bis)

E. Lekue
Zure aita kantuan
trailara-trailari.
Nik badakit zarela
farmazialari
ta ez dodanez egon nahi
orain zuoi adi
somniferoa bota
nire txanpainari. (bis)

X. Galletebeitia
Ba justu kontrakoa
bota diot edo
baietz laster azkartu
nahiz oin egon geldo
eta giroa jarri
dezakegu bero
karaokea dago
afaldu ta gero. (bis)


*Errepikapenean aldatu egin du

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra