Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Galletebeitia, Xabat
Ibarzabal, Nerea
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Erropa denda bat zabalduko dozue laster eta dana atontzen zabizie. Xabat, manikiak kutxatik atara dozuezenean, Nereak esan deutsu ez dabiezela gorputz errealak irudikatzen eta ez dauzela ipini gura.

Deskribapena

Doinua
Hamalau heriotzena I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Galletebeitia
Guztia gertu izan
nahi dugu biharko
ta eskaparatea
atondu beharko
neuri be iruditu
dakidake txarto
baina Nerea hasi
nahi dugunerako
ezin gara kokatu
merkatutik kanpo.

N. Ibarzabal
Merkatuak baditu
bere atakeak
ta estu-estu lotzen
gaituzten kateak
hain ugariak dira
hemen pasarteak
guri begira dauden
neskato gazteak
ispilu bihurtzen dira
eskaparateak.

X. Galletebeitia
Modaren izenean
sarri zenbat krimen
maniki bat bihurtzen
baita espezimen.
Hautatu genezake
ta honi ez egin men
baina ikusi behar da
nola komeni den
saltzen diren arropak
nolakoak diren.

N. Ibarzabal
Aska ditzagun gure
dendako txokoak
guk hautatu neurriak
ta geure jokoak.
Maniki begirada
zorrotzak horkoak
“lodi dituzu”-esanez
"izterrak, orpoak"
ta berez eurek dira
neurriz kanpokoak.

X. Galletebeitia
Kontuan hartu nahi dut
zure esapidea
ta elkar banatzen dut
kentzeko idea.
Denda hau biona da
ez soilik nirea
beraz batera egin
dezagun bidea
hezur-haragizkoa
da konponbidea.

N. Ibarzabal
Beraz lagun garenez
gu bide honetan
erre ditzagun gure
manikiak bertan
ta kartelak ipini
dendako atetan
“ez zaitugu epaituko
inoren ustetan!”
Irripar bat ahoan
arropak pertxetan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra