Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Onintza
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotekidea daukazu. Urteak daroazuez alkarregaz. Bada denbora bat, ezkutuan, beste pertsona batzuekin sexu harremanak daukozuzela. Bikotekideagaz horren inguruan argi berba egiteko momentua ailegau dala pentsetan dozu.

Deskribapena

Doinua
Eguzkiak urtzen du han goian B
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lanetik heldu ta harrapau dot
aukera ona aukeran
sofan ondoan jarri najako
psikologo baten eran.
Lehen galdera nahiko kordiala
"zu maitea, eguna zelan?
Nirea txarto ze aspaldian
ez nabil ondo, primeran!
Lehen gu beti egoten ginen
jai egun baten bezperan
ta orain dana hotza, izotza
ez ete dogu guregan?
Argi dinotsut ogerik oge
nabilela herrari hegan
hemen zeozer apurtu egin da
ta ez dakit garbi zer dan."

Lehen aurrean ikusi orduko
nik galtzen neban zentzuna
akordetan naz narrua ia
gabero joten genduna.
Orain buruan daukadaz lana
ta etxe buelta txukuna.
Niretzako zu zer ete zara
maitale edo laguna?
Baina ezin dot, honi bueltaka
hor joaten jat eguna
urdail ganean korapilo bat
daukat eta da astuna.
Igual askori pasau jakie
hau guri pasau jakuna
berrasmatzea lortu ezean
hil eiten da maitasuna.

Isil-isilik zagoz aurrean
beti bezain zerbitzala
aitortzen deutsut zure entrega
onartu bihotz zabala.
Baina indarrik gabe dago ja
zure pasinoen bala
bale, badakit, espero barik
ez dala sermoi makala
baina pentsetan neban barrua
lehertu egingo jatala
eta deskargau ein behar neban
hor dago marroia, hala!
Hilabeteak da ez deustazula
oilopopatzen azala
asko sentitzen dot baina uste dot
itxi eingo zaitudala.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra