Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Onintza
Lekue, Etxahun
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Alaba Onintzak kuadrileko afaria du eta ez du aitarekin preso dagoen amarengana bixitan joan nahi.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Etxahun Lekue


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lekue
Jakin disgusto itzela
hartu barria dotela
nahiz jakin adin arraro baten
berez zagozela
hemen geldituz horrela
baina parkatu ahal dela
amari igual esango dotset
gaixorik zauzela. (bis)

O. Enbeita
Ez dot egin gura jolas
ta guzurrik ez aprobaz
gaur arte dana bete deutsuet
isilik ganoraz.
Berba mutilez ta modaz
eta jolastu alkoholaz.
Ama maite dot baina lagunak
beharrezko dodaz. (bis)

E. Lekue
Neska handi zara hazi
ta gazte kontutan hasi
ondino ez dot behar bezala
jasaten ikasi.
Amari adierazi
guran behar naz nahasi
zer dela eta ez zaren joan
gutun bat idatzi. (bis)

O. Enbeita
Ez da pasetan gabarik
esperantza ez daukanik
ta beharbada idatziko dot
gutun ederra nik
baina ez daukat lotsarik
akordetako oraindik
marroi honetan sartu nintzela
erabaki barik. (bis)

E. Lekue
Azaldu dozu ederto
marroi honetan sartzeko
ez ginen izan gai ondorio
danak aztertzeko.
Gai naz amari esateko
harek jakituria deko
beti ulertu izan zaitu amak
nik baino hobeto. (bis)

O. Enbeita
Amaren babes epela
niretzat urrun, ospela
apurka-apurka uste dot biok
lasaituz goazela.
Zuk emon mosu itzela
nire partetik horrela
ta esaiozu ahal dodanean
joango nazela. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra