Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Onintza
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Zorotzat hartuko zaituzte, baina egingo duzu

Deskribapena

Doinua
Eguzkiak urtzen du han goian B
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita

Neurria:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bizimodua ez da ederra
edonun dauka malkarra
baina bakarra daukagu eta
daukagu bizi beharra.
Sekula ez naz izan neska bat
drogosoa edo txarra
baina aspaldi galduta neukan
nire ametsen iparra.
Lagunei zeuzer kontau gurean
gastau dodaz mila barra
batek sorbaldak gorantza eta
beste batek irriparra.
Atea itxi dot, hau da egiteko
faltaten jatan bakarra
aurrean daukat mundu oso bat
atzean soilik senarra.

Lana be itxi ein dot atzean
ze aspaldian lotu nau
ordenagailu aurrean geldi
barriro ezin dot parau.
Bizi bakarra daukagula ta
zeozer behar dot probau
berrogei urte, amaitu jataz
ehundaka lege ta arau.
Ezkutukoa ikusi nahi dot
bizi nahi dodaz mila gau
mila maitale, mila gaupasa
bidaiak hilabetean lau.
Nahiz eta orain esango daben
"zoratu egin jaku hau!"
sufritzen egon nazela inor
ez da ba nigaz akordau.

Espilu aurrean neure buruak
emoten izan deust pena
ai zer ete da begizuloek
ezkutetan deuskuena?
Eguneroko rutina zaharra
eguneroko eskema
askontzat ona omen da baina
niretzako da problema.
Igual neuregan topau behar dot
ezkutautako eztena
galdera danen erantzuna da
sarritan geure barrena
baina nik nori eskatu behar
deutsat ba orain baimena?
Neure barrutik atara nahi dot
behinola izan nintzena.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra