Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Olaizola'tar Manuel eta bere emazte Eizmendi'tar Luisari eskerrik asko emateko jarriak [Bertsoa] / Justina Aldalur

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Aldalur, Justina

Deskribapena

Izenburua
Olaizola'tar Manuel eta bere emazte Eizmendi'tar Luisari eskerrik asko emateko jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Olaizola-tar Manuel eta bere emazte Eizmendi-tar Luisari ¡Eskerrik asko! emateko jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bertso pare bat jartzera nua zor dedalako ikustean
Sinadura
Sor Anunciación Aldalur S.K.O.
Data
1972-07-31
Bertso kopurua
13
Bertso dokumentu mota
Eskuizkribua
Deskribapen fisikoa
1 eskutitz orri

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Originala

Olaizola'tar Manuel eta bere emazte Eizmendi'tar Luisari eskerrik asko emateko jarriak [Bertsoa] / Justina Aldalur

Dokumentu-mota:  Eskuizkribua 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Bertso pare bat jartzera nua
zor dedala ikustean
milla beatzireun irurogeita
amabi garren urtean
nere senide ongilleari
maite dietan ustean
"Eskerrik asko" eman bearra
daukat bizi bitartean.

2
Olaizola-tar Manuel eta
bere emazte maitea
Luisa Eizmendi, zure aizpa nik
beti nai det izatea
¡Eskerrik asko! guztia gatik,
errexa det esatea
Baiñan zuentzat zabalik dauka
Jaunak zeruko atea.

3
Gure bizitza eta lan danak
ikusten ditu Jainkoak
Bere laguntzaz egiñak dira
Berak lagundutakoak
maitetasunez bete nairikan
Berak agindutakoak
Bere aurrean ederrak dira
naiz izan emen txar joak

4
"Basoka bat ur ematen dana
Jainkoaren izenean
Ez da izango ordaiñik gabe
azkeneko egunean"
Zenbat geiago lana eginda
poza bidezko danean
eta ordaiñez samintasunak
sortutzen zaizkigunean.

5
Jaunak esana "Izango dala
gizon zorionekoa
bere bizitzan ona izan da
txartxat edukitakoa
zuzentasunez sendo dagola
gezurtzat artutakoa,
Alaitutzeko poz aundien bat
dalako beretzakoa".

6
Ona izaten egin nai ditut
gaurtik nere alegiñak
Manuel eta Luisa maitea
barkatu guk uts egiñak
etxe onetan bizi geranok
ekarritako samiñak
zuen biotzak poztu ditzala
beti Maria Birjiñak.

7
Jesus Jainkoak erakutsia
"Aitari au eskatzeko
Lan egilleak enimen billa
lan lekura bialtzeko"
Apaizak dira lan egilleak
animak bataiatzeko
baiñan kristauak anaiak gera
Apaizakin serbitzeko.

8
Bizi gaitezen alkar maiteaz
aiztza (sic) emanez Jaunari
Berak ipiñi gaituan eran
jarraituaz bizitzari
Baiñan ez diot "ezetz esan nai"
Jaungoikoaren deiari
Bera badet ba deitzen didana
Izan bedi zuzenlari.

9
Amasei urte nituanean
Aya-n bizi nintzanean
Jaungoikoari itz eman nion
"boto" egin nuanean
"garbi bijiña izango naiz ba
nere bizitza danean"
eta Jaun onak nai izan zuan
au probatzea lanean.

10
Iru gizonek tira zidaten
iru aldiz pekatura
beste bi aldiz mutil gaiztoak
pekatua zan lekura
beste batean zazpi mutillek
artu niñuen kontura
baiñan birjiña gelditu nintzan
erregutuaz zerura.

11
Etsaiak ezin supritu digu
iñor zeruan sartzea
eta alegin guztian nai du
gure animak galtzea
Zeru ta lurren Egille Jauna
nai det beti serbitzea
eta ez det nai neregatikan
iñork ezer supritzea.

12
Jaunaren naia betetzearren
nago moja komentuan
Bera gatikan maitale onak
betiko laga nituan
etzait damutu sinisturikan
Jaunak naukala kontuan
Bera serbitzen naiago det il
kutsu gabe pekatuan.

13
Urte asko da mixiotarako
dei au nigan daukatela
"Begira, Jauna eta animak
zure zai antzen daudela"
Esan zidaten Ordenakoak
bedeinkatzen zidatela
"Manuel da Luisa Eskerrak eta
zerbait itxoin deidatela".

Olaizola'tar Manuel eta bere emazte Eizmendi'tar Luisari eskerrik asko emateko jarriak [Bertsoa] / Justina Aldalur

Dokumentu-mota:  Eskuizkribua 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_001128.tif
xdz5_btx_001129.tif

xdz5_btx_001128.tif

Dokumentua

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra