Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Eizmendi'tar Luisa nere ahizpa onari. Zorionak!!! [Bertsoa] / Justina Aldalur
Eizmendi'tar Luisa nere ahizpa onari. Zorionak!!! [Bertsoa] / Justina Aldalur
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Dokumentu-mota:
Eskuizkribua
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1
Zorionak gaur biotzez
zorionak ugari,
Luisa Eizmendi zeran
aizpa maiteari.
Zure alde eskatzen
ari naiz Jaunari,
poza eman deiola
zure bihotzari.
2
Ines martiri illak
zeru ederrean,
eskatukodu zutzaz
Jaunaren aurrean,
ondo bizi zaitezen
luzaro lurrean,
osasun onarekin
eta indarrean.
3
Sarritan bizi zera
lanez nekatuta,
Jaungoikoa-ren mendean
Berekin batuta,
besteari ematen
zeurekin aztuta.
Gero biziko zera
aintzaz apainduta.
4
Manuel senarrarekin
zure egunean,
bazkari on bat egin
alaitasunean,
aurrera jarraitzeko
zeruko bidean,
araxe juango zera
gero zuzenean.
5
Eskerrik asko zuen
eskeintza gatikan,
ordaindu deizubela
Jauna-k zerutikan,
Ines birjin gaztea
lagun izanikan,
zerura jaso arte
biok lurretikan.
6
Zeruko poza bizi
dedilla zuekin,
bertan bizitu arte
aintza aundiarekin.
Zure senarrarentzat
goraintziarekin.
Agur nere aizpa Luisa
orrenbesterekin.
Eizmendi'tar Luisa nere ahizpa onari. Zorionak!!! [Bertsoa] / Justina Aldalur
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Dokumentu-mota:
Eskuizkribua
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
xdz5_btx_001130.tif |
xdz5_btx_001130.tif
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra