Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertso berriak itsu baten gainean jarriak [Bertsoa] / Manuela Etxarri, Joakin Luzuriaga "Segurako Itsua"

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Etxarri, Manuela
Luzuriaga, Joakin "Segurako Itsua"

Deskribapena

Izenburua
Bertso berriak itsu baten gainean jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Bertso berriak itxu baten gañian jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Orain kantu berri bat biar nuke jarri
Data
1800-00-00
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
19
Bertso dokumentu mota
Liburua

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Kopia

Bertso berriak itsu baten gainean jarriak [Bertsoa] / Manuela Etxarri, Joakin Luzuriaga "Segurako Itsua"

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Liburua 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


[Joakin Luzuriaga:]

1/
Orain kantu berri bat
biar nuke jarri,
itxu baten kontuak
esateko garbi;
ogei ta zazpi urtegaz
izan nintzan argi,
neure pasadizua
esango det sarri.

2/
Seguran jaio eta
gaztetatik asi,
amabost urterekin
nenguan zapatari;
gero soldadutzara
juan nintzan andi,
gerozti nola naizan
Jaungoikuak daki.

3/
Ibilliaiti gazte
eta panparrorik,
ez dago zer fiatu
munduan geiegi;
soldadu egin ditudaz
amaika urte t'erdi,
aizkenian Habanan
itxutu nintzan ni.

4/
Gertatu nintzanian
bistia galdurik,
fakultatibuak
etsipena emanik,
etzeguala geiago
nigaz soldadurik,
bialdu ninduen
ontzian sarturik.

5/
Allegatu nintzanian
nereonen errira,
bazetorren negarra
ugari begira;
askok artutzen zuten
nigaz errukia,
gero jaso ninduen
miserikordia.

6/
Neure errian
ala errezibitzia,
gizon pobriarentzat
ai zer suertia;
baña nola nenguan
persona gaztia
goguak eman ziran
andra bat artzia.

7/
Ezkondu nintzan
gero neskatxa batekin,
sei urte egin genduzan
biok alkarrekin;
il zan difuntia
trabajuarekin,
erakutsi dezala
Kristok bere glori.

8/
Lau kriaturarekin
nenguan alargun,
nere onen ongilliak
eiten ziran lagun;
baña ume gaixuak
negar eta lantun:
aita itxua eta
ama kanposantun.

9/
Bost pena pasatzeko
jaio nintzan mundun,
biotza triste eta
begiyetan illun;
neure sentimentuarekin
osasunian bigun,
konsuelo andirik
ez nedukan iñun.

10/
Neronek pena eta
tristuren erdian
beste alarguntxo bat
senti nuen errian;
berakin ezkondu naiz
bigarren aldian,
biarra ere bazeguan
nere familian.

11/
Nere emaztea da
jaiotzez naparra,
buruz abilla eta
oñazko azkarra;
arrek panderua jo,
nik berriz gitarra,
eztegu zartzaruan
bizimodu txarra.


12/
[Manuela Etxarri:]

Neure senar maitia,
eskerrikan asko,
itxuak gauza bat
ustez biarra du:
lazarillua ona
laguntzeko badu,
bestela pasauko du
miseria franku.

13/
[Joakin Luzuriaga:]

Itxu aurreko txarrakin
ezta fiatzeko,
nik andra ona daukat
zuzen giatzeko,
gauza onikan badu
laister billatzeko,
illuntzian goiz ogera
erretiratzeko.

14/
[Manuela Etxarri:]

Munduan badirade
itxuak eroso,
len aitzen banuan
orain dakit oso;
baña zer egingo det?
pazientzian paso,
zuretzako badet nik
kariñorik asko.

15/
[Joakin Luzuriaga:]

Neure andria ez da
buruti mankia,
erderaz ere badaki
euskaldun garbia;
adiskide danian
kopeta argia,
eta exian daukat
txit agintaria.

16/
[Manuela Etxarri:]

Nik itxuarentzako
daukat errukia,
zergaiti dan gauza txarra
ezin ikusia;
sartzen da pozuan da
jotzen dau arria,
argaiti laguntzeko
biar du argia.

17/
[Joakin Luzuriaga:]

Bistarik ez duena
beti illunpian,
sarritan gertatzen da
argiaren mendian;
ala ere lanik asko
gaurko egunian,
ongi konpontzen gera
gauza degunian.

18/
[Manuela Etxarri:]

Itxuaren artian
argia alkate,
kontu egizu geugaz
nonbait ala gaude;
batzuetan tristura
bestietan alegre,
osasuna badegu
kontentu ala ere.

19/
[Joakin Luzuriaga:]

Ni naiz Joakin eta
zu berriz Manu,
zurekin ezkondua
eztot bada damu;
nik gitarria jota
zuk papelak saldu,
oraindi perra asko
bear degu artu.

Iturria: Zavala, Antonio. "Pastor Izuela (1780-1837); Ezkioko eta Segurako itxuak". Tolosa: Sendoa, 1971. Auspoa liburutegia; 106. 129-135 or.
Interneten: https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10662.pdf ]

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra