Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertso berriak [Bertso berri batzuek behar ditut jarri] [Bertsoa] / Manuela Etxarri, Joakin Luzuriaga "Segurako Itsua"

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Etxarri, Manuela
Luzuriaga, Joakin "Segurako Itsua"

Deskribapena

Izenburua
Bertso berriak [Bertso berri batzuek behar ditut jarri]
Dokumentuan jasotako izenburua
Bertso berriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bertso berri batzuek bear ditut jarri
Data
1800-00-00
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
18
Bertso dokumentu mota
Liburua

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Kopia

Bertso berriak [Bertso berri batzuek behar ditut jarri] [Bertsoa] / Manuela Etxarri, Joakin Luzuriaga "Segurako Itsua"

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Liburua 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1/
[Joakin Luzuriaga:]

Bertso berri batzuek
bear ditut jarri,
nere andriarentzat
eskarmentagarri;
iñork jakin nai badu
itxuaren berri,
nola bizi geraden
esango det sarri.

2/
[Manuela Etxarri:]

Bizimodu oberik
iñork ere al du?
Zuk gitarra jotzen da
nik paperak saldu;
zori onian ziñan
mundura azaldu,
Manurekin tratuan
etzenduen galdu.

3/
[Joakin Luzuriaga:]

Tratu ona dedala
andriak esan du,
zu ere nai bezin len
etziñan ezkondu;
festaz erromerian
alkarri lagundu,
itxuaren giari
naiago omen du.

4/
[Manuela Etxarri:]

Itxua giarien
bearrian dago,
argatik jarri nintzan
ni zure anparo;
nai duenak aditu
orra esan klaro:
zutzaz urrikalduta
ezkondua nago.

5/
[Joakin Luzuriaga:]

Anparatzalle ona
daukat giariya,
belarri biak ere
gortu dizkit iya;
upela baterako
ai zer kantariya,
itxuraren kontrako
fandangolariya.

6/
[Manuela Etxarri:]

Segurako itxua
da nere senarra,
kantatzeko badezu
Manuren bearra;
zorro bat gaItzarbean,
besoan gitarra,
etzenduen ikasi
ofizio txarra.

7/
[Joakin Luzuriaga:]

Joakin Seguratikan
Habanara juan zen,
deskalabro aun di bat
neretzat izan zen;
ikasi ez banuen
gitarra dantzatzen,
Manu itxuarekin
ezkonduko etzen.

8/
[Manuela Etxarri:]

Oraiñ esan didazu
egia klarua,
gitarrak bearko du
zure anparua;
buruz abilla zera,
ankaz agurua,
gaztelu baterako
ai zer soldadua!

9/
[Joakin Luzuriaga:]

Nik esaten dedana
zaudezte aditzen,
dantzan ere badaki
lijero ibiltzen;
damurik asi zaio
illia urdintzen,
ordu bete bear du
alkitik mugitzen.

10/
[Manuela Etxarri:]

Urdintzen asiya naiz,
belarri bat gortu,
lijero ibiltzeko
ezurrak gogortu;
zedorrek ezkontzeko
ninduzun beartu,
gazteagua zertan
etzenduen artu?

11/
[Joakin Luzuriaga:]

Gaztea artu banu
ez negoen gaizki,
Manu Joakinentzat
obea da noski;
neretzat izandu da
aukerarik aski,
ollo zarraren saldak
sustantziak dauzki.

12/
[Manuela Etxarri:]

Zertan ari zerade
andria tentatzen?
Ollo zarraren saldak
du alimentatzen;
enpeñatu ziñaden
gaztea billatzen,
besterik izan balu
nere zale etzen.

13/
[Joakin Luzuriaga:]

Lau andre alargunak,
iru dama gazte,
aukeran neukazkien
bata bezin beste;
aiek ezkongai daude,
gu senar da emazte;
bisita egitera
etorri zaitezte.

14/
[Manuela Etxarri:]

Gizona, ortaraño
txoratu al zera?
Zertako konbidatu
oriek etxera?
Etortzen badirade
gu bisitatzera,
tragorik egin gabe
juanin dira atzera.

15/
[Joakin Luzuriaga:]

Datorrena ikusi,
itz egiñ onrado,
projimoa amatzen
egizu kuidado;
jarduten nuelako
aiekin lenago,
zeloak dituzula
pentsaturik nago.

16/
[Manuela Etxarri:]

Itxuak dituztenak
dirade ezagun:
begia triste eta
kopetea illun;
orrelako gaitzari
Jaungoikoak lagun
biok bata bestea
anpara dezagun.

17/
[Joakin Luzuriaga:]

Oraiñ eskerrik asko
eta milla grazi,
gaizki esana barka,
Manuela Inazi;
gure berri oraindik
ez dute ikasi,
alkar estimatuaz
bear degu bizi.

18/

Orra emezortzi bertso
berri mundurako,
konbeni diradenak
gure modurako;
bere andriarekin
Joakin Segurako,
izan bitez
orien eskarmenturako.


Iturria: Zavala, Antonio. "Pastor Izuela (1780-1837); Ezkioko eta Segurako itxuak". Tolosa: Sendoa, 1971. Auspoa liburutegia; 106. 143-149 or.
Interneten: https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10662.pdf

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra