Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Bertso berriak [Naiz Jose Ignacio de Echeburua] [Bertsoa] / Joxe Inazio Etxaburua "Asteasuko Itsua"
Bertso berriak [Naiz Jose Ignacio de Echeburua] [Bertsoa] / Joxe Inazio Etxaburua "Asteasuko Itsua"
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Dokumentu-mota:
Liburua
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1/
Naiz José Ignacio
de Echeburua,
kansatu bearra
nik badaukat burua;
jendez kargatutzen zat
beti ingurua,
bañan aurten txit urri
kantakin dirua.
2/
Nere bizitzarekin
jarriko det juste,
nitzaz urrukitzea
guziak det uste;
mingañez alegre ere
biotzetik triste;
zer diran aditzera
etorri zaitezte.
3/
Estadurik ez dago
emen aiñ tristerik,
itxututa gelditu
izan naiz gazterik,
geiago ez det uste
ezer ikusterik ... e
z dedilla gertatu
onela besterik.
4/
Nezesidadea du
itxu tristeak maiz,
aurrendaria bear
ibilliko banaiz;
bakarrik ezertako
ere gauza ez naiz,
laguna izateko
ezkondu egin naiz.
5/
Alargun zartutxo bat
artu det andretzat,
gazte ta dirudunak
etzeuden neretzat;
saiatua ta fiña
dedala deritzat,
premia badadukat
portatzen balitzat.
6/
Puldamentuak dauzka
nere emazteak,
ezkondu giñaneko
bi seme, tristeak;
senarra poztutzen du
orrela asteak,
eredentziarako
badatoz gazteak.
7/
Arritu liteke bat
lan orrekin oso,
pobreak en general
umez abundoso;
mantentzeko falta ta
askoren guraso,
geren buruai lanak
diztegu eraso.
8/
Jaungoikoak eraman
du zerura bata,
bestea mantentzeko
guk zerekin falta;
munduan badaukagu
kastigu galanta,
saiatu bearko da
bibolin ta kanta.
9/
Kantuan egiten det
lear errebenta,
bañan eskasa dago
paperan sal-benta,
len bezela pagatu
bearra inprenta ...
manifestoan dago
or gure errenta.
10/
Zer gertatutzen zaigun
noa esatera,
gizonak nai eztue
txanponik atera;
kantak aditu baño
ez artu papera,
parrez juaten dira
zurrut egitera.
11/
Pobretzen ari gera
illetik illera,
ondo eskastu zaigu
txanponen billera ...
nunbait bestek eraman
dizkigu pillera,
atsoa mantentzeko
au dek ibillera!
12/
Juste erromerietan,
festa, ferietan,
aste eta jaietan
kale-kantoietan,
paperak ezin salduz
or gabiltz dietan,
jateko ezin sortu
dala erdietan.
13/
Nolabait bizi bear
mundura sortuak,
txanponen alderdiak
dauzkagu neurtuak;
agudo badijoaz
neketan artuak,
ezin lllzitu due
gure koartuak.
14/
Itxuari pegatzen
asko dabilz pozak,
txanponaren lekuan
sarturikan sosak;
artarako badaude
oraiñ aproposak:
napar tresenak eta
moneda frantzesak.
15/
Itxuak kontra eztu
bakarrikan lan bat,
bi papera partitu
bat urtean anbat;
Jaungoikoak badaki
alakoak zenbat,
egiñ hearrak gera
diru pillaren bat.
16/
Ea, nere andrea,
zaude zintzo artez,
zuk luzitu bearko
dezu nere partez;
jendea losiñtxatu
izketa on batez,
ta paperak partitzen
aplikatu zaitez.
17/
Asteasun jaio ta
banabill munduan,
ala ere andrea
billatu genduan;
kanta eta soñua
maiz ditu onduan,
ai zer konsueloa
erabiltzen duan!
18/
Itxua ta atsoa,
seme ta astoa,
guk laurok ostatuan
badegu gastoa;
birekiñ iru kendu,
orra desgustoa,
txanponentzat eztago
enpleo gaiztoa.
19/
Orra pasadizoak
famili batenak,
ea paperak artu,
bistan zeratenak;
konsideratutzeko
itxuaren penak,
Jainkoari graziak
argi zaudetenak.
20/
Kantak bentajak ditu
bide askotati:
umorea jarritzen du
du alde batetik,
gazteak eskolatu
gañera besteti...
eziñ utzi litzake
txanpon banagatik.
Iturria: Zavala, Antonio. "Alzo'ko Imaz bertsolaria". Donostia: Sendoa, 1967. Auspoa liburutegia; 68-69-70. 368-374 or. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10634.pdf
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra