Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-01-20 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Iguaran

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2018-01-20 Tolosa Jaialdia
Gai-jartzailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Iguaran, Beñat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bideo bat jarri zieten pantailan. 1982ko Zarauzko bertso saioa, non Andoni Egaña eta Beñat Iguaranen aita, Inaxio Iguaran, elkarrekin kantari agertzen diren Lizardi Sarian.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-01-20 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Iguaran

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Iguaran
Zarautz omen zan esan didazu
ze ezuste arraroa!
Ordu ezkero denbora degu
dexentea igaroa.
Zu gazte zaude, mutil lerdena
sasoikoa, oparoa
ta nere aittak berriz dirudi
orain baino zaharragoa. (bis)

A. Egaña
Hori iruditu baldin bazaizu
ez da Inazion kaltian
hori ikusiz txunditurikan
geratu naiz bapatian.
Mila ondorio atera ditut
eta hau hoien artian:
pertsona zenbat aldatu leiken
hogeita hamasei urtian. (bis)

B. Iguaran
Kutxilarekin ezin ote zan
horko bizarra urritu
gerribuelta ere alkandoraren
barruan juxtu kabitu…
Gure ama nola engainatu zun
nik ezin det entenditu
gure amak badu alkandoraren
botoiak aina meritu! (bis)


A. Egaña
Ba zuen aita sumatu det nik
oso gizon ta tajuan
bertsotan ere fin aritu zen
doinuan eta ujuan.
Igual norbaitek nere gainbehera
sumatuko zun gaurkuan
baina ideak etorri zaizkit
ileak joandakuan. (bis)

B. Iguaran
Gure aittai ere aldatu zaio
itxura ta koloria
“Nolako egurra hala ezpala”
ze esaldi dotoria!
Entenditzeko ez da errexa
baino hola da ordia:
gure etxian ezpala irten da
egurra baino hobia. (bis)

A. Egaña
Iguarandar hauen ondoan
egin det nik hainbat bide:
beren lehenengo belaunaldian
aita nuen adiskide
ta bigarrengo belaunaldiaz
aritzen naiz aske, libre
hirugarrena iristen bada
eutsiko diot hari`re. (bis)

B. Iguaran
Gure aittak ere bidea egin nahi
omen zuen pausuz pausu
baino gainetik omen zenbiltzan
eta egin enbarazu.
Gure aittak utzi zun ta erruduna
Andoni omen zinan zu
baino semia erretiratzen
gehixo kosta bihar zaizu. (bis)

A. Egaña
Ez naiz halako gizajalea
ez naiz halako piztia
aitak plazari utzi zion ta
ez da hain gauza tristia.
Nere helburu ez degu Beñat
zu plazaz kanpo uztia
ia nolabait lor dezakedan
aita berriro hastia. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra