Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-01-20 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Jon Maia, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2018-01-20 Tolosa Jaialdia
Gai-jartzailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Gaztelumendi, Beñat
Iguaran, Beñat
Maia, Jon
Martin, Alaia
Jarritako gaia
Zazpi urteko umearen logelan zaudeten objektuak zarete. Lurrean zaudete denak umearen haserrealdi baten ondoren, honek botata.

Deskribapena

Doinua
Bertsuak jarri dizkat
Neurria / Estrofaren izena
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
15

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-01-20 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Jon Maia, Alaia Martin

Neurria:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Lau urterekin egin
ninduen ni pozik
buztinezko pote bat
artelan bat kasik
ta orain ez haztearen
seinale bat baizik. (bis)

M. Lujanbio
Umearen eskea
ezin atertua
Barrigitas beltza izan
ote azertua?
Originala baino
beti baztertua. (bis)

B. Iguaran
Ni eltzetxo bat naiz ta
hemen kieto egon
oaindik osorik nago
ta egin jaramon
naiz ta puskatuta`re
jada berdin dion. (bis)

A. Arzallus
Ni Lego puska bat naiz
txiki, hauskor, plako
parketaren txulora
egin det eskapo
nik uste hemen nagola
berrehun urterako. (bis)

A. Laburu
Buztinezko poteak
lurra gaur eskaini
baino ez da puskatu
banengoen ba ni!
Atzean jartzen baitu
Made in Germany. (bis)

A. Mendiluze
Ba ez, ez naiz puskatu
ta ez naiz harritzen
lau urtekin ez zuen
buztin kapa fintzen
zortzi izan balitu
puskatuko nintzen. (bis)

M. Lujanbio
Hanka bat kendu zidan
behin amorratuta
begi bat zabalik det
bestea lotuta
oaindik Geipermanekin
enamoratuta. (bis)

B. Iguaran
Hemen juntatu gera
kuadrilla aldrebesa
bat Made in Germany
ta bestea beltza
nola hitz egin jakiten
ez dago erreza. (bis)

A. Arzallus
Lau milimetro kuadro
parket txuloan uau!
Dena germano bueltan
eta katuak miau!
Igual aspiradorak
reskatatuko nau. (bis)

A. Laburu
Ni Mister Potato naiz
nengona ederki
baina kaja aldrebes
egin zun ireki
hanketako usaiakin
bizitu naiz beti. (bis)

A. Mendiluze
Gu gera traste pila
nola halakoa
denak zakarretara
bota ta nahikoa
ohe gainean dago
puskatutakoa. (bis)

M. Lujanbio
Ilea moztu zidan
ta ni kopetilun
lehen ni baino ederragoik
ez zegola inun
ta Barbie txerri horrek
izorratu ninun. (bis)

B. Iguaran
Txerri beraz nerekin
behera eta gora
lurrian ez gaudenez
gu bostok gustora
reskatatzera ama
noiz etorriko da? (bis)

A. Arzallus
Saltotxo bat egin det
ze indar frenesi!
Leku txikitan ere
badakit ihesi
lehen Lego bonbero ta
orain “Lego Messi”. (bis)

A. Laburu
A ze etorkizuna
beltzezko neskana!
Ni berriz nere gorro
hanka ta eskama
dragoia bakarrik da
erori ez dana. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra