Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-01-27 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertso Eguna (49. 2018. Mungia)
Saioa
2018-01-27 Mungia Jaialdia
Gai-jartzailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Manex
Egaña, Andoni
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Raperoak eta antzerkilariak kartzelaratu zituzten Espainian, twitteroak Euskal Herrian. Nahi duguna nahi dugun moduan erran dezakegu?

Deskribapena

Doinua
Menditarra naiz eta gogoan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-01-27 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Andoni Egaña

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña
Maiz arriskua suma liteke
jendaurreko jardun baten
saiatzen gera etorri ahala
den-den-den-dena esaten.
Igual belarri zornetu batzuk
egon litezke entzuten…
Oker ez banaiz Lazkao Txiki
barrura eraman zuten.

M. Agirre
Geuk nahi duguna esan nahi dugu
ta esan nahi dugu gehiago
Lazkao Txiki edo hurrengo
belaunaldiez harago.
Demokratarik demokratenak
etorri eta akabo!
Adierazpen askatasuna
debaluatuta dago.

A. Egaña
Arrakastaren kakoa datza
mailan edota graduan
bertsolariak ahal bada hori
izan behar du goguan
ta gauzak esan esan behar ditu
oholtzan dagoen orduan
ahal bada libre geratu eta
min emateko moduan.

M. Agirre
Bai halaxe da baina pasatu
dena kontuan hartuta
twit bat zer da ba? Txio txiki bat
karakterak kontatuta
baina Amurrio aldeko lagun
horrixe begiratuta
agian buka zenezake zuk
ziega barruan sartuta.

A. Egaña
Agintariak nola ez diran
askatasun adiskide
benetan kontuz atera behar
ideia eta hizpide.
Guk asko esan eta halere
oraindik diraugu libre
euskera hortan`e izan liteke
gure askatasun bide.

M. Agirre
Ba bai batzutan izan liteke
oasi haundi bat bezela
ta badakigu mikro aurrean
libre aritzen garela.
Konparaketan jausi ezkero
pentsa liteke horrela:
iruditzen zait bertsolariok
gaizki ohituta gaudela.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra