Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-01-28 Bilbo Plaza librea [Bertsoa]

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2018-01-28 Bilbo Plaza librea
Gai-jartzailea
Etxarri, Maialen
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Amets, zure janzkeraz kezkatuta zaude eta hiru moda aholkulari hauengana jotzea erabaki duzu.

Deskribapena

Doinua
Gure herriko bikariuak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-01-28 Bilbo Plaza librea [Bertsoa]

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza
Janzkerarekin zuk daukazuna
alperkeria da kasi
antiojuak kasualitatez
ta bizarra berez hasi
ta horrelaxe hipster itxura
ia-ia nahi gabe josi
baina pixka bat kurra ezazu
ta alkandora bat erosi.

A. Arzallus
Alkandora bat nik uste inoiz
erosi gabe bizitzan.
Bueno ez aizu komunio baten
behin hala gertatu nintzan.
Ibil ninteke, ai Igor maite
zeure estiloan gisan
baina hortara erori baino
hobe dut natural izan.

N. Ibarzabal
Beti izan zara zu zapatila
berde horien bezero
ta publikoa ipintzen duzu
hoiek ikusita ero
ez itzazu inoiz aldatu Amets
jantzi itzazu egunero
milioi bat euro balio baietz
ehun urte eta gero.

A. Arzallus
Zapatila hauek kamaleoiak
direla esan beharko
ze kolorea hartu ohi dute
ohi dabiltzan paisaiako
Iparraldetik etorri naiz ni
ta negoziatzeko txarto
ehun milioi orain behar nituzke
hil ta gero zertarako?

M. Amuriza
Ekis izpiak pasa dizkizut
silueta ikusi xedez
hogeita hamabost urtetan gorputz
handi bat baduzu zeurez
baina jertsea, prakak, nikia
ta denak kendu mesedez
ta holan hobeto esango dizut
zer datorkizun ta zer ez.

A. Arzallus
Ai ene Miren, Miren laguna
zu beti bai ausardian
ta estriptis bat eskatzen duzu
gaztetxe baten erdian
baina hoita hamalau urte dauzkat nik
bat gutxiago kabian
adina ongi esan bazenu
egingo nuen agian.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra