Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-02-16 Aizarnazabal Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2018-02-16 Aizarnazabal Lagun-artekoa
Gai-jartzailea
Aiertza, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Zubeldia, Iker
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotea zarete. Udako oporretara joateko erreserba egiteko prestatzen ari zarete. Andonik bost izarreko hotelera joan nahi du “Todo incluido” (guztia barne). Eta Ikerrek ostatu merke batera, eta sobratzen dena beste zerbaitetan gastatu

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-02-16 Aizarnazabal Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iker Zubeldia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia
Booking-en beida pasa ditugu
hilabetean sei aste
presupuestoa neurrikoa ta
biok`e gabiltz desastre.
Hiru izarreko hotela nahiko
degula hala det uste
gu biok bertan baldin bagaude
bost kontatuko nituzke. (bis)

A. Egaña
Ikernerentzat opari bila
ikernet hartu beharra
orain hotel bat haundia nahi nun
eta hau da zoritxarra!
Nunbait zuretzat alperrik dira
kategoria, izarra…
Hau izango da zuk nahi ez dezun
pultsera bakar-bakarra. (bis)

I. Zubeldia
Aspalditxoan ekonomia
nola dijoan gainbehera
hiru izarreko hotel batean
hobeto egongo gera:
dutxa bat spa bihurtu leike
ura dator goitik behera
lasai neronek egingo det ta
masajistaren papera. (bis)

A. Egaña
Diferenteak ditugu Iker
lorea eta asuna
jabetu zaitez gastatuz joan
dala gure maitasuna
masajeakin indartu behar
al didazu osasuna?
Kanpoan nola egingo dezu
etxean eite ez dezuna? (bis)

I. Zubeldia
Baino kanpoko biaje horrek
beti badu bere xarma
nahi gabe ere akordatzen da
bikotean iragana:
zertako dezu jaboi arrosa?
Zertako dezu pijama?
Albornoza nik ipiniko det
atze librea daukana. (bis)

A. Egaña
Eta tentatzen hasi nahi du ta
hori zan errematia!
Hori da hori bikoteari
arrazoi bat ematia!
Baina albornozak atzekaldian
premizko badu tartia
horretarako merkeago da
ospitalera joatia. (bis)

I. Zubeldia
Mokadu onak egiten dira
beti auzoko larrean
bikoteari zeozer nago
erakutsi beharrean:
goazen balkoira ta kendu danak
jar gaitezen indarrean
izarrak zerun behar baitira
ta sustantzie lurrean. (bis)

A. Egaña
Behingoagatik onartu egin det
maitea zuk diozuna
orain balkoian ikusiko da
benetako maitasuna
baina probatzen hasi gera ta
galdu egin det osasuna
aurrekaldean daukat lorea
eta atzean asuna. (bis)

I. Zubeldia
Bi maitemindu kadukatuta
gabiltza elkarren grinan
nik jardinean probatu nahi non
ta honek berriz piszinan.
Berdintsu dio Hotel Londresen
edo Maria Cristinan
asalto latza jo behar degu
aparkaderon eskinan. (bis)

A. Egaña
Nere Ikernek proposatuta
balkoi iskina atera
ari ginala hala esan dit
“Begira zazu aurrera”
eta kolpetik ikusi ditut
auzokoa ta kamera
ridikulua egiten biok
youtuben irtengo gera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra