Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-04-06 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aimar Karrika

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2018-04-06 Zumaia Jaialdia
Gai-jartzailea
Manterola, Unai
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Karrika, Aimar
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuen sorterrian, Durangon eta Auritzen, bioi kale bana eskaini dizuete eta zuen izena darama. Hasieran umil hartu zenuten erabakia, gero harrotu egin zineten eta orain fanfarroitik gora jarri zarete.

Deskribapena

Doinua
Zeru altuan zegoen Jaunak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-04-06 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aimar Karrika

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga
Ai pertsona bat egoak nola
noraino puztu dezakeen!
Ze kale horren azken aldean
dagoen rotonda baten
obra txiki bat eiteko eskari
egin berria naiz aurten
garagardoa botako duen
iturria jar dezaten.

A. Karrika
Auritz herria erdalduna da
nik euskaldundu dut sustut
bertso txiki bat botatzen dut ta
denok belarri puntak xut
lehenik argazki txiki bat hartu
gero autografo batzuk
lehenago arrunt umila nintzen
baina ja arrazoirik ez dut.

U. Iturriaga
Durangon dagon kale luzeena
orain dugu Iturriaga
ta ezjakinik badago inor
Bilbon be beste bat bada.
Orain bizitza hala doakit
bakarrizketa erara.
Aldamenean entzun zaitut ta
barka baina zu nor zara?

A. Karrika
Aimar Karrika deitzen naiz eta
ia herriko alkate
adi ezazu nere abizena
ez dugu kasualitate:
Iturriaga Durangon dena
edota Bilbon aparte
jakin ezazu guzti-guztiek
nere izena daramate.

U. Iturriaga
Nik ez nekien ta abizena
zegokizun esatea
izen hautua ez da izaten
udalbatzetan xakea.
Beraz Karrika denek daukate
zure izenaren partea
baina hori ez al da neurri batean
anonimoa izatea?

A. Karrika
Nere izena behintzat jendeak
badu non irakurri han
nere etxeko kalean edo
eta zure iturrian
ta bigarrena Iribarren dut
kale estu bihurrian
Dukesa de Albak baino lur gehio
badaukat Euskal Herrian.

U. Iturriaga
Hara Aurizko inor ez zena
goren graduan jarria
hasi Karrika gero Iribarren
honek dauka ekarria
oso hiritarra ta kaletarra
halaxe iragarria
baserritarren papelean ez zan
hargatik sinesgarria. (*)

A. Karrika
Nere aita ba artzaina dugu
ta aitatxi hala zan ba
oraingo moda egia erran
ni nabil ezin jasanda:
haurtxo bat jaio ta Aimar izena
bestea jaio ta Aimar danba!
Pilotagatik dala uste da
baina neregatikan da.

(*) Baserritarraren rola bete behar izan zuen Karrikak aurreko bertsoaldi batean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra