Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-05-03 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Eli Pagola

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Kabigorriko Bertso Gauak (5. 2017-2018. Irun)
Saioa
2018-05-03 Irun Jaialdia
Gai-jartzailea
Errazkin, Aitor
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Pagola, Eli
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Amaia ama eta Eli alaba zarete. Gaur, egunero bezala, Amaia eskolara joan zara alabaren bila. Baina etxerako bidean ohi baino isilago doa.

Deskribapena

Doinua
Manuel Narruk atzo esan dit C
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-05-03 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Eli Pagola

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirre
Kaixo maitia, zer moduz zaude?
Hor galderetan lehena
ta erantzuna uka dezazun
ematen dizut baimena
kontu-kontari zentozen lehen ta
isiltasun da gaur dena
berdina al da zu eta neri
preokupatzen gaituena?

E. Pagola
Ba zer nahi dezu esatea nik?
Agian noa goibela
baina eguna ondo joan zait
sinmas ta beti bezela.
Zure ondoan hitz egin nahi ez
ta uler zazu horrela:
bihar eskola ez det joan nahi
esan gaixo nagoela.

A. Agirre
Zuk badakizu zer den alaba
eta zer genukeen ama
baina ez dakit zer egosten dan
eta zerk dakarren zama.
Aitzakia bila etorri zera
ta horrek minera narama
sendabiderik baldin badago
zer da egin dezakedana?

E. Pagola
Eskolan nahiko rarita naiz ni
hori banekien jada
baino betitik hartu izan det
patua dedan erara.
Hasi zera ta galderatxo bat
egin nahi nizuke hara:
ama zergatik ez gara joan
zubian oporretara?

A. Agirre
Ekonomiak fallatzen badu
ez nazazula gorrota
gelakideen gisara egin
nahi dezu kanpoan topa
baina ezina beti ezin da
hala`re zuk gora joka
konpainia ona izan ezkero
lekuak ez du inporta.

E. Pagola
“Lekuak ez du inporta” errex
esaten dezu jakina!
Baina klasean disimulatzen
ze-nolako ahalegina.
Berezi izaten beti jarri det
ahal nuen ainako grina
baino lagunengana joanda
ni beti naiz desberdina.

A. Agirre
Beraz berezi sentitzen zera
lagunen aldamenean
opor kontua alda daiteke
denboraren joanean
isiltzen dezun adina egin
nahiz dantzatu mingainean
gezurrak ere balio dezake
alde jokatzen dunean.

E. Pagola
Bale gezurra kontatu behar
det hemendikan aurrera
nere gogoa animatu da
pixka’t gutxi gorabehera
baina irrifar bat lortzeko ama
azken aukera hauxe da:
meriendatzeko eros zaidazu
txokolatezko palmera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra