Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-05-23 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2018-05-23 Iruñea Jaialdia
Gai-jartzailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Soto, Julio
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Memoria historikoaren alde aritu zara lanean bizitza osoan. Orain hainbat politikariren ahotan dabil memoria historikoa.

Deskribapena

Doinua
Jesus maitea zan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-05-23 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto
Memoria ez al da
osoan ustela?
Gaur egunean modan
balego bezela
baina ahazten zaie
sarri dena dela
bide ertzak oraindik
beteta daudela.

Nahiz ta guztiak ongi
etorriak diren
gaur ez gaude hain ongi
ta geunden gaizki lehen.
Nahiz memoria hitza
aipatzen den gehien
ez dakit bihotzetik
ateratzen zaien.

Nahiz batzuok daukagun
samin bat barrendik
politika da joku
orain zein lehendik
ta zer espero leike
justiziarengandik?
Herri hontan bi egi
badaude oraindik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra