Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-05-23 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Aimar Karrika, Irati Majuelo

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2018-05-23 Iruñea Jaialdia
Gai-jartzailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Alkaiza, Saioa
Karrika, Aimar
Majuelo, Irati
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Iruñean dauden hiru eskultura edo oroitarri zarete: Saioa, Carlos III.ean zauden entzierroa irudikatzen duena; Irati, zezenplaza inguruan dagoen Hemingwayen omenezkoa; eta, zu, Aimar, Orreaga kalean dagoen Germanen oroitarria. Gauean, jendea erretiratzen denean hitz egiteko aukera izaten duzue.

Deskribapena

Doinua
Azienda bat dago
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
9

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-05-23 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Aimar Karrika, Irati Majuelo

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Majuelo
Jai hauetan kaleak
dauzkagu gainezka
ta gu ibiltzen gara
hortatik iheska.
Nik benetan maite dut
hemengo Fiesta
zezenak, flamenkoa
ta gero siesta.

S. Alkaiza
Nik dauzkat hamar gizon
zezenen egarriz
testosterona hutsa
nabila aldarriz
unero damutzen naiz
sarri behin ta berriz
debekatuko nintzen
posiblea balitz.

A. Karrika
Ni burnizkoa nintzen
baina kendu ri-rau
gero brontzezkoa jarri
normala al da hau?
Bost aldiz kendu naute
ez hiru ta ez lau
baina zuek ez bezelaxe
herriak jarri nau.

I. Majuelo
Literatoa naizenez
daukat aitzakia
maite dut tendidoan
hartzea eguzkia
ta giriek nirekin
dute argazkia
aspertzen ari naiz ta
ekarri whiskia.

S. Alkaiza
Ekainak hoita zortzi
batzuen apetaz
ortzadarran bandera
nigan ipini latz
gizonak orduan bai
maite nitun erraz
orduan baino ez nintzen
harro egon nitaz.

A. Karrika
Lehen herritar festa zen
eta herriak egina
orain dena da giri
bertakoak mina.
Hemingway zuregatik
da dena jakina
hobe entzierro baten
sartu izan bazina!

I. Majuelo
Hiri honi ekarri
nion nik argia
jakina gurtu behar da
hementxe giria.
Igual kontatuko dut
zure historia
baina asmatuko dut
neronen egia.

S. Alkaiza
Giri whiskizale bat
estatua kaput!
Eta masakre baten
ordaina duzu zuk.
Inoiz bozketa eginez
gurean musutruk
festak debekatzeko
botoa emanen dut.

A. Karrika
Ni balore aberats
zuek nahiko txiro
Saioaren gainera
bi haur jetxi ta igo.
Hemingway aldean
ez da aski giro
ni bisitatzen naute
uztailak zortziro.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra