Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2018-08-13 Leitza Jaialdia
Gai-jartzailea
Intxausti, Ane
Bertsolariak / Egileak
Illarregi, Joanes
Mendiluze, Aitor
Jarritako gaia
Aitor aitonak dio herriko festetako jubilatu bazkarira joateko urte batzuk falta zaizkiola, gazteegia dela horretarako, eta bilobak dio urte nahikoa duela gazte bazkarira joateko.

Deskribapena

Doinua
Lagundurikan danoi II
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Bakoitzak bere kezka
degu barrenean
eta azaleratu
degu azkenean
ni zaharren bazkarian
zu gazteenean
nik presarik ez daukat
zuk presa denean
agian beste aldera
behar lukeenean.

J. Ilarregi
Orain gaude momentu
benetan beltzean
bakoitzak bere otordu
horien eskean.
Zuk zaharra nik gaztea
daukagu atzean
baina Santiburtziotan
gelditu ezean
haserretu egingo
zaizkigu etxean.

A. Mendiluze
Haserrearen kezkan
zabiltza beti zu
ai norbaitek kontrarik
egingo balizu!
Lagunak bazkaltzera
joanak zaizkizu
eta zu joateko
zertan zaude izu?
Ezin zarela joan
zeinek esan dizu?

J. Ilarregi
Ba horixe esan dit
sarritan bihotzak
nere urteak direla
oraindikan motzak.
Joango nintzen eta
bertan nere pozak
biok kolokan gaude
ta hona aitortzak
egitan bioi falta
baitzaizkigu hortzak.


A. Mendiluze
Ez, ez ni aritzen naiz
hauei eragiten
baina zure berri gaur
nola badakiten
karnetak izango du
aski erabilpen
horrekin erreza da
adina jakiten
baina adinak ez du
pertsona egiten.

J. Ilarregi
Baina neurtzen gara
horren arabera
sarri adina baita
lehenengo galdera.
Bazkaritako bada
hamaika aukera
bat proposatuko dut
nahikoa ote da?
Ni zaharrenera ta
zu gazteenera.

A. Mendiluze
Parreak irtetzen dit
zuk hori esanik.
Ez, ez degu hartuko
bertarako planik
zaharren bazkari hori
martxan da jadanik
gazteena ordea
aukeran izanik
joateak tentazio
gehio ematen dit.

J. Ilarregi
Gazte bazkarira joan
ta ezpainak busti
nahikoa jan ta gero
patxaran ta guzti
pestetan denerako
dugu nahiko asti
baina bi bazkari ta
zuretzat ez aski
bitan beidatu behar
baitizute gaizki.

A. Mendiluze
Alegia nik gaizki
emango dedala
denean ere sobra
egongo gerala
eta okerrena da
berez hala dala
tori berrogeita hamar
eta zoaz hala!
Baina ez esan aitari
eman dizudala.

J. Ilarregi
Eskerrik asko zure
diru horrengatik
baina eman dituzu
sekretuagatik
billete marroi hori
gogokoa dut nik
baina herriko festak
direla jakinik
nik gastatuko ditut
ohartu aurretik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra