Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2018-08-13 Leitza Jaialdia
Gai-jartzailea
Intxausti, Ane
Bertsolariak / Egileak
Soto, Julio
Jarritako gaia
Julio gorritiarra da, eta ederki asko daki herri txiki batean bizitzea zer den. Azaldu, Julio, zer den hori ume batentzat, gazte batentzat, eta hirugarrenean, zer izango den agure batentzat.

Deskribapena

Doinua
Nehoiz ez da senditzen
Neurria / Estrofaren izena
Hamabikoa, ertainaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, ertainaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto

Neurria:  Hamabikoa, ertainaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto

Ume txiki batentzat
Lau-bost urteren jabe
herri txiki batean
dena du libertade
ez kotxe ez semaforo
eta ez etxe pare
kalean ttirri-ttarraka
ibiltzen da goi ta behe
dena du zoriona
ez du ezer nahigabe
plazaraino joaten da
gurasorikan gabe.

Baino Gorriti baten
ez denda ez okindegi
soilik soziedade bat
han aurpegiz aurpegi
eta nerabezaroan
beti dir-dir bi begi
begiratzen duzu urrun
batzutan urrunegi
ta orduan gazteak
hala iruditzen neri
herri batean daukala
isiltasun gehiegi.

Baina ttikia ere
ez al da zerbitzala?
Zergatik inbiritan
haundiaren itzala?
Gizon bat edo andre bat
zahartuz dijoala
attun-amuntzen denean
neri iruditzen hala
herri txiki batean
hizketan hasiz ahala
maitatua sentitzen da
hirian ez bezala.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra