Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-08-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2018-08-13 Donostia Jaialdia
Gai-jartzailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia
Igor, zu, lan bila ari zara eta hiru lan eskaintza mota aurkitu dituzu. Gaur hiru elkarrizketa egitea egokitu zaizu. Bakoitzak lan desberdinetako elkarrizketa egingo diozue Igorri, puntuak jarriaz.
Gaiari oharrak
Bertsolagunek jartzen dituzte puntuak gai baten inguruan.

Deskribapena

Doinua
Haizeak bidali du
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-08-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1.- Lan eskaintza: Tabakalerak arte aditu bat behar du.

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Haizeak bidali du

M. Lujanbio
Bertsolaria omen da
denetaz dakina
I. Elortza
Ta Durangotik dator
pertsona bat fina
nahiz ta arteaz izan
pixka’t ezjakina
nik ondo erantzun baietz
zuk galde egina!

M. Lujanbio
Zein da Euskal Herriko
artista haundiena?
I. Elortza
Oteiza edo Txillida
askok diotena
baina herri kultura
dut nik maiteena
ta hernaniarra onena
Lujanbio morena.

M. Lujanbio
Ba al dakizu zuk zer
den Tabakalera?
I. Elortza
Neurtua diot ongi
Luze-zabalera
baina egin didazun
halako galdera
haundinahien etxea
dalako ote da?

M. Lujanbio
Gutxi kobratu eta
lana gogor egin
I. Elortza
Niri esan zidaten
hain zala desberdin!
Igual lehen hileak
dira horren gordin
gero soldata ederra
ere heldu dedin.


2.- Lan eskaintza: Donostiko Udaletxean euskara zuzentzailea

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Orain hasi bihagu

B. Gaztelumendi
Eta Igor euskeraz
zein da zure maila?
I. Elortza
EGA behintzat badaukat
hara abantaila!
Ematen badidazu
niri euskara saila
pixka’t mejoratzea
ez da izango zaila.

B. Gaztelumendi
Zure ustez al zera
zuzentzaile ona?
I. Elortza
Zeozer dakiena
pareko pertsona
zu “Zera”ka etorri
zatzaizkit gaur hona
eta batuaz “zara”
behar du gizona!

B. Gaztelumendi
Egokituko al zara
turisten mailara?
I. Elortza
Hortarako inglesa
behar da beharbada
baina egin behar bada
saiatuko gara
gustora joan ta etorri
dadin Donostiara.

B. Gaztelumendi
Lan egin nahi al duzu
Aste Nagusian?
I. Elortza
Estu hartu nahi nauzu
halako auzian
festa maite baitut nik
data berezian
hurrengo asterako
utzi hobe agian.

2.- Lan eskaintza: Boulebarreko helatu-denda batean.

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Triste bizi naiz eta

A. Mendiluze
Nola jarri daitzeke
bi bola orekan?
I. Elortza
Bat ipini behar da
ezker ertzean bertan
eta erortzen bada
kukurutxo horretan
klientekin gelditu
beharko zorretan.

A. Mendiluze
Zenbat zaporetako
izozkiak daude?
I. Elortza
Berrehun ta piko igual
gu horretan gaude
mostradore osoa
da alderik alde
ta batere ez daukat
nik probatu gabe.

A. Mendiluze
Prest zaude mantala ta
bisera jazteko?
I. Elortza
Hala behar omen du
lanean hasteko
eta nagusia prest
dago jolasteko
bere menpekoari
sufriarazteko.

A. Mendiluze
Zazpirehun euro hilean
hamabi ordura
I. Elortza
besteen kontu honek
aberastu gura
askok halaxe egin
omen du ta uda
pozik botako nuke
ostikoz putzura.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra