Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2018-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jone Uria Albizuri
Bertsoa entzun |
2018-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jone Uria Albizuri
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Uria
Egon behar genuke
berez apartean
tratua egin genuen
bion bitartean
baina ni ohartu naiz
Beñat bat-batean:
uda ez al da bukatzen
hogeita batean? (bis)
B. Gaztelumendi
Aurten udaberrian
ze eguzki tarte
ia elurra ez da
ibili aparte
orain egualdi ona
berriz gure parte
hola segiko degu
abendura arte. (bis)
J. Uria
Zuk segi nahi zenuke
uda eta negu
baina nik nire hitza
nahi nuke mantendu
eta horren gustora
baldin bagaude gu
igual kontinentea
alda dezakegu. (bis)
B. Gaztelumendi
Hemendik mugitzea
nolako ikara!
Ez degu joan beharrik
Ameriketara
klima aldaketaren
garaia da hara!
Urtaroa ja gauza
erlatiboa da. (bis)
J. Uria
Arrazoia daukazu
hori da problema
orain urtaro baten
mugatzen da dena
eta konturatu naiz
ta Beñat ze pena!
Euskal Herrian beti
dela udazkena. (bis)
B. Gaztelumendi
Ba guretzat oraindik
ez da udazkena
San Juan eta San Pedro
joan ziren aurrena
San Fermin ta Karmenak
ondoren hurrena
hau zen harremanaren
parterik zailena. (bis)
J. Uria
Uda bukatu eta
gu bion protesta
elkarrekin hainbeste
pena eta kezka.
Ai hau da bota dugun
metafora festa!
Alegia biok segi
nahi dugula ezta? (bis)
B. Gaztelumendi
Behintzat oraingoz gaude
modu txukunean
auskalo zer datorren
biharamunean!
Bizitza bizi behar da
unean-unean
uda bukatuko da
guk nahi degunean. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra