Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-10-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2018-10-28 Gernika-Lumo Jaialdia
Gai-jartzailea
Enbeita, Onintza
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Lekue, Etxahun
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gernika-Lumoko Kultur Etxeko langile bi zarete. Badakizue urte askotan zuzendari izan den Rikar Abanza jubilatu egin da. Orain zuek nahi duzuena egin ahal duzue. Zuek duzue Gernikako kulturaren agintea.

Deskribapena

Doinua
Orioko balearena
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-10-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Etxahun Lekue

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga
Ai gure Rikar, Rikar
azkenik joan jaku
beharko dogu ointxe
sakonera sartu
gure neuronak martxan
jarri ta pentsatu
lehenengo in behar doguna
bekadun bat hartu. (bis)

E. Lekue
Kultur etxea egon
baita horren eskas
buelta emoteko izango
ete gara kapaz?
Lehenengo apaindu daigun
kaleko gauzakaz
pasilekuko pipa
danen azalakaz. (bis)

U. Iturriaga
Eta gero artea dala
esan ta biba
jendea ekarriko dau
erakustokira
kolpea jo behar dogu
guk jo ta handira
bertsolariak beti
prest egoten dira. (bis)

E. Lekue
Ba, ba ez nago ados
ta emongotzet buelta
bertsoakaz Gernikan
lehen gagoz aseta
rima ta doinuekaz
ni nago erreta
Lilibertsokoak pelma
hutsak dira eta. (bis)

U. Iturriaga
Arrazoia dekozu
horretan laguna
pentsetan joan jatan
lehengoan eguna:
azpiegituretan dau
gure eginkizuna
kafe makina bat da
lortu behar doguna. (bis)

E. Lekue
Beraz kafe makina
hemen ezin falta
bueltan eukiko baitau
berbaro galanta
baina baten faltan bi
hoba hemen botata
deskuidoan hasarratu
egingo gara ta. (bis)

U. Iturriaga
Bi bat baino hobea
guztiok jakitun
kultura ezin danez
programau al tun-tun
Aldundira goazen
ein gaitezan ahaldun
ta ia MTVtik
zeozer jausten jakun. (bis)

E. Lekue
Holango zeozer ez zan
etorriko txarto
kulturari hemen buelta
emon behar jako
igual herritarrei
galdetu beharko
batez be idearik
ez dekogulako. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra