Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-04-07 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Peru Abarrategi, Txaber Altube

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Osinalde Saria (47. 2018. Gabiria)
Saioa
2018-04-07 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Asurabarrena, Eñaut
Bertsolariak / Egileak
Abarrategi, Peru
Altube, Txaber
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Berrogeita hamar urte daramatzazue elkarrekin ezkonduta. Gaur harremanaren errepasoa egiten hasi zarete.

Deskribapena

Doinua
Agur sagar beltzeran
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-04-07 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Peru Abarrategi, Txaber Altube

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


T. Altube
Zein gaztaro ederra
zein zahartzaro latza!
Hasieran dena zen
kantu ta jolasa
mila argazkiz josi
genuen colaggea
ta hona heldu gara
biok gure kasa
ta azken hogei urtetan
ez da ezer pasa.

P. Abarrategi
Hasieran gu biok
ilusioz beteta
berrogeitaka urte
aurkituz oreka.
Nahiz ta gure krisiak
izanaz tarteka
zure sabelaldeai
jarriaz arreta
urtu zaizu gaztetan
zeneukan tableta.

T. Altube
Osinalde batean
ezagutu ginen
eta ginen bikote
finenetan finen
bizitzan patxadatsu
ohean arinen.
Nire sabela egin
zait esklabu grinen
ni ere oroitzen naiz
ze ederra zinen!

P. Abarrategi
Osinalden elkartu
ginen bare-bare
ta urte asko pasa
biok parez pare.
Orduan zinen ahots
ezti baten jabe
orain berriz totelka
eta oso grabe
asko galtzen duzu zuk
mikrofono gabe.

T. Altube
Lehen eskatzen zenidan
denak abes nitzan
orain noiz ixilduko
zabiltza peskisan
ta behin sartu garenez
izaren gerizan
kontratuak eskatu
ohi digun gisan
hartu “Gabon. Musu bat.
Amets onak izan”.
P. Abarrategi
Lotara noa ni be
ja ez nauzu jartzen
aspaldian ez didazu
zuk eskurik sartzen.
Gure berotasuna
pixkanaka galtzen
harremana joan zaigu
ziztuan itzaltzen
denbora ez da Txaber
alperrik pasatzen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra