Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Aratz Igartzabal Bidegain "Potto", Aitor Salegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Lizardi Saria (42. 2018. Zarautz)
Saioa
2018-09-07 Zarautz Sariketa
Gai-jartzailea
Zarauzko Bertso-Eskola (Motxian)
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Igartzabal Bidegain, Aratz "Potto"
Salegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bufete berean lan egiten duzuen bi abokatu zarete. Aitorrek kasu batzuei ezezkoa eman nahi izaten die; Aratzek uste du guztiek onartu behar dituztela.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Aratz Igartzabal Bidegain "Potto", Aitor Salegi

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Salegi
Oraindik gazte izaki
herabe eta lotsati
karrera egin eta ametsak
ez nitun eraiki
guztia ez da aitzaki
kasuak hautatuz poliki
kasu haundien aurrean sarri
sentitzen naiz txiki. (bis)

A. Igartzabal
Mundua ez da librea
ez zurea ez nirea
bezero orok ez ote dauka
ba eskubidea
baztertu zazu idea
egin dezagun bidea
ehuneko ehunen bete dezagun
gure lanbidea. (bis)

A. Salegi
Eguneroko helburu
ezintasun eta gudu
hain ezberdinak izanagatik
biok buruz buru
zuzendu nahi zaitut mundu
miseriak muga non du?
Ziurtasunik izan ezean
hobe ez lagundu. (bis)

A. Igartzabal
Zabiltza pauso geldoan
ta ez zaigu irtengo doan
trajea jantzi ta ofizina
egunero joan
puntuak eman autoan
inor ez utzi kanpoan
Auzitegia isildu dadin
gu sartutakoan. (bis)

A. Salegi
Betea arau ta legez
zuzentzeko ze interes!
Bai baina joan eta moldatu
ninteke aldrebes.
Nahiz ta laguntzen ari berez
utzi pakean mesedez!
Ta nik ez dizut zuri esango
zer hartu ta zer ez. (bis)

A. Igartzabal
Kasuak daude nahikoak
ta eman pauso tinkoak
guk`e babestu behar ditugu
barru ta kanpoak
askotan politikoak
presoak ta ijitoak
kartzela ez dezan beti probatu
beti-betikoak. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra